Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Beloaga bizirik
  • 9
    MAR
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Udaberria ate joka dugu!!!

    Aupa jendea, uste dut gehinek ezagutzen gaituzuela, baina badaezpada ere esan beharko dut Gurutzeko Beloaga gaztelua berreskuratzen ari garen taldea garela.

    Norbaitek orain arte egin duguna ikusi nahi badu, idatzi dezala beloagabizirik dena segidan googleen eta hor aterako zaio gure web orria. Dena dela, hemendik aurrera oiartzuarron orrian ere izango duzue gure berri.

    Jakingo duzue gazteluko dorrea konpondu eta bertan plataforma bat egiteko proiektua dagoela, ezta? Ba, udan gara hastekoak, eta argazkietan ikusten duzuen bezala hementxe ari gara eguraldi ederrarekin harriak pilatzen, bertako paretak berdintzeko mordoxka beharko dira eta. Beraz, larunbat edo igande goiz batean aspertuta bazaude hor izaten gara 9,30etatik 13,30etara gutxi gorabehera.

    Dena dela, Aranzadiko arkitektuaren zain gaude, kanpaina pixka bat zehazteko. Baina badirudi gutxienez hilabetekoa izango dela, eta guk ordurako behar duten material guztia eskura jarri nahi diegu, denbora ez galtzeko eta hilabeteari ahalik eta probetxu handiena ateratzeko.
    Orain etortzen ez bazara ere, espero dugu kanpaina hasi aurretik etortzea, jende dexente beharko baitugu materiala igotzeko.

    Izango duzue gure berri, taldeak eta antolatzeko lata handia emango dugu eta. Hurrengo arte.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /