Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Beloaga bizirik
  • 30
    API
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    EKAINERAKO DENA PRESTATU NAHIAN

    Joan den igandean, apirilaren 27an, jarri genuen udaletxeak utzi zigun garabia martxan. Hiru saskikada harri igo genituen, eta badirudi ongi dabilela. Aurretik eskuz aritu ginen harriak igotzen, baina gauza motelegi zihoala ikusi genuen. Gainera, Aranzadikoek jakinarazi digu Beloagako dorrea kontsolidatzeko lanak ekainean hasiko direla; beraz hilabete pasatxo besterik ez dugu materiala igotzeko, eta garabia jarri behar izan dugu ekainerako dena prest edukitzeko. Dena dela, harri dexente behar direnez, eskertuko genizueke harriak pilatzen lagunduko bazenigute. Altxur bat nahikoa da hori egiteko, eta asteburu goizetan hor egongo gara. Gehiago jakin nahi izanez gero deitu 685 70 64 71era.

    Joan den igandean, apirilaren 27an, jarri genuen udaletxeak utzi zigun garabia martxan. Hiru saskikada harri igo genituen, eta badirudi ongi dabilela. Aurretik eskuz aritu ginen harriak igotzen, baina gauza motelegi zihoala ikusi genuen. Gainera, Aranzadikoek jakinarazi digute Beloagako dorrea kontsolidatzeko lanak ekainean hasiko direla; beraz hilabetea besterik ez dugu materiala igotzeko, eta garabia jarri behar izan dugu ekainerako dena prest edukitzeko. Dena dela, harri dexente behar direnez, eskertuko genioke harriak pilatzen lagunduko ligukeen guztiari. Altxur bat nahikoa da hori egiteko, eta larunbat zein igande goizetan hor egongo gara. Gehiago jakin nahi izanez gero deitu 685 70 64 71era.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /