Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Beloaga bizirik
  • 28
    AZA
    2016
    Azkenean hasi dira aurtengo lanak Beloaga gazteluan.
    2016

    Batek baino gehiagok esango du berandu samar ari garela, eta arrazoia emango diot, noski. Baina batetik Aranzadik uda osoa okupatua zuela, eta bestetik protokolo guztiak bete behar zirela, eta azkenean azarora iritsi gara. 
     

  • 1
    MAR
    2015
    Udala, Aranzadi eta Beloagaren arteko hitzarmena

    Joan den ostegunean, otsailak 26, hitzarmena sinatu genuen Oiartzungo Udalak, Aranzadik eta Beloaga Bizirik Elkarteak, Beloaga Gaztelua eraberritzeko dagoen proiektua bultzatzeko.
    Aurten ere, badirudi diru pizar bat lortuko dugula Udala eta Diputazioari esker, kontsolidazioarekin jarraitzeko. Ea uda aldean auzolana antolatzen dugun gaztelua itxurosoago uzteko.
    Dena dela, proiektuak dituen gastu handienak hobekuntza, irisgarritasuan eta seinaletika arlokoak dira, hau da, dorreko plataforma, eskailerak, panelak… Baina horretarako laguntzak Europatik iristen dira, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu behar zaizkio. Beraz, gauzak ongi badoaz, aurten eskatuko ditugu, lanak hurrengo hiru urteetan egiteko baldintzetan, alegia, 2016, 17 eta 18an. Ez da erraza izaten, baina ea dena epe horietan betetzen den.

  • 17
    AZA
    2014
    Monumentu historikoen eguna

    Azaroaren 16an Monumentu historikoen eguna zela eta, Aranzadik hainbat ekitaldi antolatu zituen. Eta Beloaga gaztelua Monumentu historiko izendatzeko bidean dagoenez, azaroaren 15ean bisita gidatu bat antolatu genuen bertara. Hogei bat lagun bildu ginen Orereta, Pasaia eta ingurukoak, eta arratsalde politta pasa genuen.

  • 6
    URR
    2014

    Aupa lagunak, argazkietan ikusten duzuen bezela, udan ez gara geldirik egon. Ekaina bukaerako dorrearen horma txukun-txukun gelditu zen kanpoaldetik, baina barrenetik lan mordoxka geratzen zen oraindik: horma erdiari fila pare bat harri falta zitzaizkion eta gainaldea berdindu beharra zegoen. Eta hortan aritu gara uztailean eta abuztuan.

  • 2
    UZT
    2014
    2014ko ekaina!!!

    Berandu gatoz berriekin; izan ere, galtzak bete lan ibili gara. Baina azkenean, ekainean Aranzadik egin behar zuen kanpaina gauzatu da, eta esan behar da oso pozik geratu garela. 

  • 27
    MAI
    2014

    Azkeneko asteburuak lanerako aprobetxatu ditugu

  • 14
    MAI
    2014
    Poliki, baina gelditu gabe.

    Joan den igandean beste pauso bat eman genuen ekaineko lanak behar bezala hasteko. Mila litroko bi ontzi igo genituen Beloagara. Hasieran oinez maldan gora, eta gero garabiarekin. Bukatu genuenean harriak igotzen jarraitu genuen. Orain ura eta morteroa igotzea falta zaigu. Mila esker Iñigo Izagirreri ontziak uzteagatik

  • 30
    API
    2014
    EKAINERAKO DENA PRESTATU NAHIAN

    Joan den igandean, apirilaren 27an, jarri genuen udaletxeak utzi zigun garabia martxan. Hiru saskikada harri igo genituen, eta badirudi ongi dabilela. Aurretik eskuz aritu ginen harriak igotzen, baina gauza motelegi zihoala ikusi genuen. Gainera, Aranzadikoek jakinarazi digu Beloagako dorrea kontsolidatzeko lanak ekainean hasiko direla; beraz hilabete pasatxo besterik ez dugu materiala igotzeko, eta garabia jarri behar izan dugu ekainerako dena prest edukitzeko. Dena dela, harri dexente behar direnez, eskertuko genizueke harriak pilatzen lagunduko bazenigute. Altxur bat nahikoa da hori egiteko, eta asteburu goizetan hor egongo gara. Gehiago jakin nahi izanez gero deitu 685 70 64 71era.

  • 9
    MAR
    2014
    Udaberria ate joka dugu!!!

    Aupa jendea, uste dut gehinek ezagutzen gaituzuela, baina badaezpada ere esan beharko dut Gurutzeko Beloaga gaztelua berreskuratzen ari garen taldea garela.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /