Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Beloaga bizirik
  • 27
    MAI
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Azkeneko asteburuak lanerako aprobetxatu ditugu

    Maiatzaren 17a, 18a eta 24a

    Ongi aprobetxatu ditugu bi asteburu hauek. Aurrekoan ura igo genuen. Uraska zuen kamioi batekin. 30 metroko mangera zatiak Arkaleko errepideko kaxkotik gazteluraino igo, zati guziak lotu, motorra martxan jarri eta berehala bete genituen 1000 litroko bi bidoiak. Gero harriak igotzen jarraitu genuen.

    Larunbatean, 24an, berriz, eguraldiaren beldur ginen, baina portatu zen. Hala ere, morteroaren erdia Arkale baserrian utzi genuen, hurrengo egunetan euria espero da eta. Gainera, igo genuenarekin nahikoa izango dute hasteko. Argazkietan ikusten da prozesu osoa: paletak jaitsi, traktorean kargatu, garabia iristen den bunkerren gaineraino maldan gora garraiatu, handik garabira, eta gero bizkarrean dorreraino. Gero, beti bezala, harriak igotzen jarraitu genuen, pila bat beharko ditugu eta. Dena dela, harrobi polita dugu ondoan, gaztelutik bertatik erori edo botatakoak.

    Mila esker Joxe Leon Kazaboni traktorearekin laguntzera etortzeagatik eta bere anaiari karroa uzteagatik. Faustorena dela uste dut. Beste hainbeste Xabier Aristizabali morteroa aste pare batean etxean edukitzeagatik eta nola ez ia astebururo laguntzera etortzen diren guziei.
     

    • Created with Nokia Smart Cam
    • 2.jpg
    • 3.jpg
    • SANYO DIGITAL CAMERA
    • SANYO DIGITAL CAMERA
    • SANYO DIGITAL CAMERA
    • 7.jpg
    • 8.jpg

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /