Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Beloaga bizirik
  • 2
    UZT
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    2014ko ekaina!!!

    Berandu gatoz berriekin; izan ere, galtzak bete lan ibili gara. Baina azkenean, ekainean Aranzadik egin behar zuen kanpaina gauzatu da, eta esan behar da oso pozik geratu garela. 

    Aranzadik zintzilik lan egiten duten bi tekniko bidali zituen: Tito Agirre eta Asier Izagirre, langile bikainak. Lana, ordea, gogorregia iruditzen zitzaigun bi lagunentzat, eta elkarteak mazak egiteko-eta, beste bat jartzea erabaki zuen: Eduardo polibalentea. Horretaz gain, suertea izan genuen eta bi boluntario izan genituen ia egunero: Urruñeko Unai eta Donostiako Jon, praktiketan dabilen geologoa. Horrela bai; batek mazak egin bitartean besteak maza eta harriak pasatzen aritu ziren, eta Tito eta Asier jaunak, noski, gelditu gabe.
    Guretzat ere izan zen lana. Dena eskura jarri bagenien ere, segituan gastatzen zuten morteroa, eta Joxe Leonen laguntzarekin buelta mordoxka egin behar izan genituen traktorearekin. Gero, garabian gora, eta azken aldapa bizkarrean, beti bezala. Ura ere bukatu zen eta beste bi mila litro ekarri behar izan genituen kamioiarekin. Pareta konpontzen goraino iritsi zirenean, berriz, gainean zegoen lurra kendu behar izan genuen. Eta ez zen broma izan, metro erdiko kapa baitzuen.
    Argazkian ikusten da oso ondo geratu dela, nahiz eta oraindik bukatuta ez egon. Dena dela, alde handiarekin paretarik zailena eta handiena aritu dira konpontzen. Beraz, esan liteke lehenengo fasearen erdia, hau da, kontsolidazioaren erdia, egina dagoela. Irailean etortzekoak dira berriro. Ea suerte pixka batekin laster bukatutzen dugun fase hau.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /