Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Beloaga bizirik
  • 6
    URR
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Aupa lagunak, argazkietan ikusten duzuen bezela, udan ez gara geldirik egon. Ekaina bukaerako dorrearen horma txukun-txukun gelditu zen kanpoaldetik, baina barrenetik lan mordoxka geratzen zen oraindik: horma erdiari fila pare bat harri falta zitzaizkion eta gainaldea berdindu beharra zegoen. Eta hortan aritu gara uztailean eta abuztuan.

    Irailean, berriz, horma hori gehixeago altxatzekoak ginen, beste hormekin berdintzeko, baina hilabetea bileretan joan zaigu. Izan ere, udaletxean kezkatuta zeuden segurtasun neurriekin, eta, gainera, esan ziguten juridikoki, herri lurrak izanda, promotorea udalak izan behar zuela nahitanahiez. Beraz, orain Udala, Aranzadi eta Beloaga Biziriken arteko hitzarmena sinatzeko zain gaude.
    Badakizue administrazioak mantso mugitzen den fama duela, baina espero dezagun aldaketa onerako izatea, eta ea laster berri onekin etortzen garen.
    A! eta uxo pasea dela eta, berriro kendu dugu bandera. Beraz, hilabete eta erdiko atsedena dugu, indarberrituta bueltatzeko.

<< 2018, abuztua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
1112
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
  
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /