Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Beloaga bizirik
  • 22
    URR
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    2017ko udako laburpena

    Lanean jo ta ke aritu garen bitartean, berriz ere alde batera utzi ditugu Beloaga gazteluaren inguruko berriak konturaru gabe, baina hemen duzue laburpen bat.

    Oiartzungo jaien bezperan Udaletxean egiten den kultur ekitaldian, omenaldia jaso genuen, beste herritar batzuen artean, herriko ondarea berreskuratzeko egiten ari garen lanagatik.

    Beloaga gazteluan, berriz, franko aldatu dira helburuak azken albistetik, esate baterako indusketa ez da obra bukatu arte egingo. Kontsolidazioa ere poliki joan da, baina lan horiek bukatu dira, erremate batzuk bukaerako utzi badira ere.

    Beraz, garaiz iritsi gara hil honetan Jaurlaritzak ematen duen diru laguntza eskatzeko, eta horrela datorren urtean azken fasearekin hasiko ginateke, hau da, eskailera, plataforma eta abarrekin, irisgarritasuna errazten duen faserekin, alegia.

    Zoritxarrez ez dago denborarik proiektua aldatzeko, diru laguntza eskatzeko epea ireki baita, eta gaztelura harresitik sartzen jarraituko dugu, argazkiko eskaileretatik (A), etsaiak sartuko liratekeen moduan, eta ez gazteluko atetik (B), guk nahi genuen moduan. Aldaketa hori beste baterako utzi beharko.
     

     

<< 2017, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  12
 
345
 
6
 
7
 
8910
 
1112
 
13
 
141516171819
2021222324
 
2526
27
 
282930
 
   
       

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /