Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Beloaga bizirik
  • 17
    MAR
    2016

    “Beloaga Bizirik” Kultur Elkartea Oiartzungo lagun talde batek sortu zuen 2013ko irailean. Joxe Etxezurieta, Iñigo Bengoetxea, Joxemari Iturrioz, Eduardo Etxeberria, Josemari Arzelus, Patxi Arozamena eta Inaxio Zabalza dira bertako bazkide, beste batzuen artean.

    Helburua da Oiartzunen dagoen Beloaga gazteluaren hondarrak kontsolidatzea eta mantentzea, ingurua zaintzea, lan arkeologikoak bultzatzea eta gazteluarekin lotura izan ditzaketen dokumentu edo aipamen historikoak ikertzea eta hedatzea. Horretarako erakunde publikoekin zein enpresa pribatuekin jarriko gara harremanetan, gazteluaren inguruan egon daitezkeen proiektuak bultzatzeko, eta, aldi berean, herritarrak proiektu horietan inplikatzen ahaleginduko gara.

    Kontu hau guztia 2010ean hasi zen; izan ere, 2012an Nafarroaren konkistaren bosgarren mendeurrena zela ikusita, bertan Nafarroako bandera jartzea bururatu zitzaigun, Beloaga gaztelu nafarra izan baitzen. 2010eko udan garbitze lanak egiteaz gain, Beloagaren inguruan zegoen dokumentazioa bitzen hasi ginen, eta harrituta geratu ginen gazteluak zituen aipamen historikoekin. Bestalde, jakin genuen bazegoela jende gehiago gaiarekin interesatuta, eta hainbat bilera egin genituen Nabarralde, Aranzadi eta Udalarekin. Azkenean, erabaki genuen Aranzadik Beloaga gaztelua kontsolidatzeko eta gizarteratzeko proiektu bat egitea. Proiektua Oiartzungo Udalak berak ordaindu zuen.

    Ordu ezkeroztik ahaleginak egiten ari gara gure helburuak bete daitezen, batzuetan besteetan baino arrakasta handiago lortuz, baina beti aurrera. Emandako pausoak zehatzago ikusi nahi izanez gero, bisitatu ezazue gure web orria: 

    https://sites.google.com/site/beloagabizirik/Home?offset=0

     

    HARREMANA





    • Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /