Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Girizia Pala
  • 20
    URR
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    XIV. XANISTEBAN EGUNA banakako pala txapelketa

    Urteroko legez eta beste behin ere hemen datorkigu, GIRIZIA jolas, kultur eta kirol elkarteak antolatzen duen  Xanisteban eguna 2017 banakako pala txapelketa.

    Txapelketan parte hartzeko, ohiko lekuetan eman beharko da izena.

    Izen ematerakoan, beharrezkoa izango da 5€ ordaintzea.

    Finaleko partiduak Abenduaren 26 an jokatuko dira.

     Izen emateko azken eguna Urriak 29 izango da.

     Parte hartzen duten guztiek epaile lanak egitea suertatu ahalko zaie (zozketa baten bitartez).

     Epaile lanak egitea suertatzen zaionari, nahi ta nahiezkoa izango da bere ardura betetzea. 

     Zozketa burutu ondoren ez da beste partaide gehiagorik onartuko.

     Hasiera batean lehenengo partiduak ligila moduan jokatuko dira ( jende asko ezean), eta ondoren partidu bakarrekoak izango dira.

     Partiduak, normalean astean zehar jokatu beharko dira.

     Txapelketari Azaroan emango zaio hasiera.

     

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /