Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Gure Esku Dago
  • 11
    OTS
    2017
    Otsailak 11 Gure Esku Dagoren Herri Batzarra

     

    Larunbat honetan, hilak 11, Oiartzungo Gure Esku Dagok Herri Batzarra egingo du martxoak 19ko Herri Galdeketari begira.

     

    • Eguna eta ordua: otsailak 11,11:00etan
    • Tokia: Udal Areto Nagusia
    • Gai ordena: Galdeketa prozesuaren azalpena, martxoak 19 bitarteko plangintza, herritarren aktibazioa eta boluntario beharra

     

  • 4
    OTS
    2017
    Otsailak 4. Demokraziaren aldeko eguna Oiartzunen

     

    Oiartzungo Gure Esku Dagok, beste herri eragile batzuekin elkarlanean, Demokraziaren aldeko eguna antolatu du otsailaren 4ean. Banyeres del Penedeseko (Catalunya) lagunen bisitaz baliatu dira egitarau oparoa osatu eta martxoak 19ko Herri Galdeketara begira jartzeko.

  • 23
    IRAI
    2016
    Gure Esku Dagok antolatutako kriseiluen ekimena gaur egingo da Ugaldetxon

     

    Arrazoi ezberdinengatik Oiartzungo Gure Esku Dagon behin baino gehiagotan bertan behera utzi behar izan du kriseiluen ekimena. Gaur aspalditik egiteke zegoen ekimena berrartuko dute. Arratsaldeko 20:30ean aireratuko dituzte kriseiluak Ugaldetxoko futbol zelaian. Kriseiluak 19:00etatik aurrera eskuratu daitezke futbol zelaiaren ondoan.

  • 5
    MAI
    2016
    Oiartzungo Gure Esku Dagoren agenda ekimenez lepo dator maiatzean

     

    Maiatza oso pontente dator Oiartzunen. Dakizuen moduan sinadura bilketan murgildurik gabiltza eta zuen laguntza eta babesa behar beharrezkoak dauzkagu Herri galdeketa aurrera ateratzeko.

     

    Sinergia guzti horiek metatu eta bideratzeko hainbat ekimen antolatu ditu Oiartzungo Gure Esku Dagok, Demoarso dinamikaren baitan.

     

    Egitarau osoa albistearen gorputzean.

  • 3
    MAI
    2016
    Gure Esku Dagok Herri kontsulta auzoz auzo aurkeztuko du

    Gure Esku Dagok Herri kontsulta auzoz auzo aurkeztuko du. Demoarso dinamikaren baitan, 2017ko martxoaren 19rako Herri Kontsulta iragarri zuen martxoaren 20an. 12 hilabete ditugu aurretik eta egitekoak hamaika, galdera zein izango den adosteko, herritarrak ariketa honen garrantziaz jabetzen lan egiteko eta egun horretan denon arteko ariketa zabal bat egiteko. Gure garaian kokatuko gaituen ariketa egitera goaz, denon artean eta denontzat. 

     

    Datak testuaren gorputzean.

  • 28
    ABE
    2015

     

    Aurreko larunbatean, hilak 26, Madalensoro pilotalekuan ospatu zen Euskal Herriko Truk txapelketan Javier Aizpurua eta Javier Ugaldebere bikoteak eskuratu zuten txapela. Denera 91 bikote baino gehiagok parte hartu zuten eta sekulako giroa izan zen.

     

    Oiartzungo Gure Esku Dagok ekimen honetan era batera ala bestera parte hartu duten guztiei eskertu nahi die eta datorren urtean berriro ikusiko garela jakinarazi.

     

    Besterik gabe, urtea ongi amaitu eta indarrez hasi! 2016a erabakia argitzen hasteko urtea izango baita!!

     

    p.d.: saridun guztiak testuan daude eta argazki gehiago "argazkiak" sailean.

     

    Javier Aizpurua eta Javier Ugaldebere Euskal Herriko Truk txapelketako txapeldunak
  • 24
    ABE
    2015

     

    Aste honetan gertaturiko mendiko suteen harira, baita azkenaldiko eguraldi lehorrarekin batera, hainbat lekuetatik ekimenak sute arriskua duela adierazi digutenez, ekimena udaberrira atzeratzea erabaki dugu. Beraz, kriseiluak erosi dituzuenei ordura arte gordetzea gomendatzen dizuegu. Hala ere, norbaitek itzuli nahiko balu, larunbatean Madalensoron bertan egongo gara.


    Nahasketik egon ez dadin, soilik kriseiluen ekimena bertan behera gelditu dela adierazi nahi dugu,

     

    LARUNBAT HONETARAKO TRUK TXAPELKETAK AURRERA JARRAITZEN DU ETA!

     

    Barkatu eragozpen guztiak!

     

    Larunbatean elkar ikusiko dugulakoan,

     

    Oiartzungo Gure Esku Dago.

  • 4
    AZA
    2015

    Eskura prozesuko eztabaida fasea bukatu dugu eta hainbat ekarpen egin zaizkio txostenari. Orain ekarpenak onartzen ditugun ala txostena datorren moduan bidaliko dugun erabaki behar dugu. Horretarako ahalik eta lagun gehienen parte-hartzea nahi dugu. Galdetegi bat erantzuteko tartetxo bat hartzea eskertuko genizueke.

     

    Galdetegia: https://docs.google.com/forms/d/1W8LHVlCKQ12u-x3hzALlz0wJaNISZK4g_TZKwSKq1ck/viewform

     

    Baldintza bakarra dago erabakian parte-hartzeko, saretua izatea. Hala zaren ala ez hemen jakin dezakezu: https://gureeskudago.eus/saretuak/ (gerta liteke saretua gaudela pentsatzea baina arazo baton batengatik hala ez izatea).

     

    Ahalik eta oiartzuar gehinen artean Oiartzungo txosten bateratua igorriko dugu. Azaroak 18 inguruan Ez-ohiko batzar nagusira eramango den behin betiko txostena izango dugu. Azaroak 21ean egingo den ez-ohiko batzarrean bozkara eramango da txosten hori.

  • 21
    URR
    2015

     

    Asteazken honetan, hilak 21, Eskura prozesuko 1. eztabaida batzarra egingo dugu Elorsoro Kiroldegiko bilera gelan arratsaldeko 19:00etan.

     
    Lehen eztabaida batzar honetan Eskura txosteneko lehen bi atalak (egitekoa eta jarduera) landuko dira.
     
Eskura hausnarketa prozesua

Gure Esku Dagoko bideoklipa

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Nazioa gara. Erabakitzeko eskubidea daukagu. Erabakia herritarron esku dago. / Nor gara /RSS