Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Gure Esku Dago
  • 28
    ABE
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

     

    Aurreko larunbatean, hilak 26, Madalensoro pilotalekuan ospatu zen Euskal Herriko Truk txapelketan Javier Aizpurua eta Javier Ugaldebere bikoteak eskuratu zuten txapela. Denera 91 bikote baino gehiagok parte hartu zuten eta sekulako giroa izan zen.

     

    Oiartzungo Gure Esku Dagok ekimen honetan era batera ala bestera parte hartu duten guztiei eskertu nahi die eta datorren urtean berriro ikusiko garela jakinarazi.

     

    Besterik gabe, urtea ongi amaitu eta indarrez hasi! 2016a erabakia argitzen hasteko urtea izango baita!!

     

    p.d.: saridun guztiak testuan daude eta argazki gehiago "argazkiak" sailean.

     

    Javier Aizpurua eta Javier Ugaldebere Euskal Herriko Truk txapelketako txapeldunak

     

    Txapelketa nagusiko saridunak:

     

    • Txapeldunak: Javier Aizpurua - Javier Ugaldebere.
    • 2. saria: Iban Pikabea - Eneko Pontesta.
    • 3. saria: Jordi Puyol - Santiago Priego.
    • 4. saria: Ekain Etxeberria - Aitor Leonet.
    • 5. saria: Aitor Uranga - Juanito Irastorza.

     

    Errepeskako saridunak:

     

    • 1. saria: Aitor Etxeberria - Ibon Labaien
    • 2. saria: Jon Labandibar - Koldo Odriozola
    • 3. saria: Josu Goikoetxea - Mikel Manterola
    • 4. saria: Gorka Mitxelena - Aitor Azpiroz

     

    Ekimena aurrera ateratzen lagundu diguten babesleak: Zuberoa, Gurutze-Berri, Uriña harategia, Oarsoak, Izaro arraindegia, Arkale maxkurtegia, Goieko, Dixidu, Gezak eta Oiartzungo udala.

Eskura hausnarketa prozesua

Gure Esku Dagoko bideoklipa

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Nazioa gara. Erabakitzeko eskubidea daukagu. Erabakia herritarron esku dago. / Nor gara /RSS