Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Gure Esku Dago
  • 5
    MAI
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Oiartzungo Gure Esku Dagoren agenda ekimenez lepo dator maiatzean

     

    Maiatza oso pontente dator Oiartzunen. Dakizuen moduan sinadura bilketan murgildurik gabiltza eta zuen laguntza eta babesa behar beharrezkoak dauzkagu Herri galdeketa aurrera ateratzeko.

     

    Sinergia guzti horiek metatu eta bideratzeko hainbat ekimen antolatu ditu Oiartzungo Gure Esku Dagok, Demoarso dinamikaren baitan.

     

    Egitarau osoa albistearen gorputzean.

     

    Maiatzak 10. Arratsaldeko 19:00etan Udaletxeko Pleno Aretoan.

    Erabakitze eskubideari buruz sentsibilitate ezberdinen arteko mahai-ingurua:

    • Paco Alvarez (Ezker Sozialista korronteko eleduna (PSE-EE) ).
    • Luke Uribe-Etxebarria (EAJ-PNV, Eusko Legebiltzarkiedea).
    • Ion Collar (Podemos - Ahal duguko kidea, Errenteria-Oreretan Irabaziz hautesle elkargoaren eleduna).
    • Juanjo Agirrezabala (EH Bildu, Eusko Legebiltzarkiedea).

     

    Maiatzak 13. Arratsaldeko 19:00etan Udaletxeko Pleno Aretoan.

    Gazta Zati Bat dokumentalaren emanaldia, ondoren solasaldia Angel Oiarbide Gure Esku Dagoko eledunarekin.

     

    Maiatzak 14. Egun osoko egitaraua.

    Rock maratoia. Herriko puntu ezberdinetan Oiartzungo musika taldeen emanaldiak egun osoan zehar (ikus atxikitako kartela).


    14:00etan Bazkari Herrikoia Kontzejupe plazan.

     

    • Txartelak 8€. Menua: entsaladilla eta oilasko izterra. Edaria aparte salduko da.
    • Txartelak Amazkar eta Makutxo tabernan salgai.

    21:00etan "Piztu erabakia" kriseiluen ekimena Hilerriko aparkalekuan. Kriseiluek 2,5€ balio dute.
    Kriseiluak eskuratzeko:

     

    • Maiatzaren 12an San Juan Kapillan 18:00etatik 20:00etara
    • Egunean bertan: Plazan (11:00-13:00 / 18:00-20:00) eta Hilerri ondoko aparkalekuan (20:00-21:00)

     

    Auzoz-auzo aurkezpenak.

    • Iturriotz. Maiatzak 9, astelehena, 19:00etan Auzo lokalean.
    • Ergoien. Maiatzak 11, asteazkena, 19:30ean Auzokalte elkartean.
    • Gurutze. Maiatzak 12, osteguna, 19:00etan Bizardia elkartean.
    • Karrika. Maiatzak 16, astelehena, 19:00etan Artaso elkartean.
    • Altzibar. Maiatzak 16, astelehena, 19:30ean Eskoletan.
    • Ugaldetxo. Maiatzak 17, asteartea, 19:00etan Atamitx elkartean.
    • Elizalde. Maiatzak 18, asteazkena, 19:00etan San Juan Kapillan.
Eskura hausnarketa prozesua

Gure Esku Dagoko bideoklipa

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Nazioa gara. Erabakitzeko eskubidea daukagu. Erabakia herritarron esku dago. / Nor gara /RSS