Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Gure Esku Dago
  • 20
    OTS
    2014
    GURE ESKU DAGO

    Zer da gure esku dago?

    Gure Esku Dago dinamika herritarra da. Erabakitzeko eskubidearen alde Euskal Herrian lan egin eta bere inguruan garatu ahal diren ekimen ezberdinei aterkia eskainiko dien dinamika.

     

    Baina zergatik erabakitze eskubidearen aldeko dinamika?

    Bizi dugun gatazka politikoaren iturburu, aldarrikapen prepolitiko eta sentsibilitate guztien topagunea delako. Errebindikazio hau Euskal Herriko agendan etengabe egon da, 1918an hainbat euskal parlamentarik EEBBko Wilson lehendakariari egindako eskaeratik duela bi urte eskas Aieteko konferentzian egindako deklarazioaren laugarren punturaino. Funtsean erabakitze eskubidearen defentsa jardute demokratikoa delako.

     

    Zer da demokratikoagoa herritarrei bere etorkizuna erabakitzeko hitza ematea baino?

     

    Zeintzuk dira gure oinarrizko printzipioak?

    Aniztasun ideologikoa eta askotarikotasuna dira gure oinarrizko printzipioak. Aniztasun honek justuki bermatuko du ekimen honen funtzionamendua. Begirunezko jokaera barne-hartzaileaz, eta era positiboan lan egingo dugu, erabakitzeko eskubidearen inguruan batzeko asmoz.

     

    Zeintzuk dira gure oinarriak?

    nazioa gara, erabakitzeko eskubidea daukagu eta etorkizuna herri honetako herritarren esku dago.

     

    Nola eramango dugu aurrera?

    Atxikimendu pertsonalak metatu eta antolatuz, aurrera egingo dugu. Eta honela, gehiengo sozial, sindikal, politiko eta instituzionalak landuko ditugu, Erabakitzeko eskubidearen norabidean.

     

    Erabaki dezagun guztiok batera zein den jarraitu beharreko bidea. Herri bat gara! erabakitzeko eskubidea daukagu!

    HARREMANA





    • Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
Eskura hausnarketa prozesua

Gure Esku Dagoko bideoklipa

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Nazioa gara. Erabakitzeko eskubidea daukagu. Erabakia herritarron esku dago. / Nor gara /RSS