Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Gure Esku Dago
  • 7
    URR
    2015

    Erabakiaren aroa hasi dugu Euskal Herrian. Ekainak 21ean eraiki genituen hautetsontziei erabilera emateko garaia iritsi da. Erabakitzera goaz!! Baina, Zer? Noiz? Nola? Galdera horiei erantzuna emateko erronkari heldu dio Gure Esku Dagok. Horretarako lehen geltokia Eskura Hausnarketa prozesua da.

     

    Prozesu hau aurrera eramateko denon ekarpenak ezinbestekoak dira, zurea ere noski!! Oiartzunen urriaren 7an arratsaldeko 19:00etan Udaletxeko Pleno Aretoan egingo dugu aurkezpen batzarra. Bertan prozesuaren nondik norakoak hitz egiteaz gain eztabaida batzarrak noiz eta nola egingo ditugun erabakiko dugu denon artean.

     

    Eztabaidarako txostena: https://gureeskudago.eus/wp-content/uploads/2014/05/eskura.EU_.pdf

  • 24
    API
    2015
    Apirilak 24 Joste Eguna Oiartzunen

    Kaixo lagunok!

     

    Orain arte zuetako batzuk jo eta ke ibili zarete oihalak jaso eta zuen ingurukoak saretzen, eta orain, oihal horiek bildu eta elkarren artean josteko unea iritsi zaigu. Euskal Herriko hainbat eta hainbat herritan egin den edo egingo den moduan, Oiartzunen ere "Joste Eguna" antolatu dugu: Datorren ostiralean, apirilak 24, Oiartzungo plazan izango da, 18:00etatik 20:00etara. Beraz, herritarrak bertan elkartu eta denon artean bildutako oihalak josiko ditugu. Horrez gain, plazan bestelako jarduerak ere egingo ditugu egun horretan bertan: joste tailerra, murala, haurrentzako jolasak, saretzeko gunea... Beraz, denak izango zarete ongi etorriak, oihalak dituzuenak, baita oihalak izan ez, baina ekimen honetan parte hartu nahi duzuenak ere.

     

    Bestetik oroitu ostegunero 18:00etatik 20:00etara lehen Turismo Bulegoa (Fermiñene etxea) zegoen lokalean aurkituko gaituzuela. Bertan saretu, zure oihal zatia eskuratu, aurtengo dinamikaren kamiseta erosi, ekainak 21eko ekitaldirako sarrera eskuratu... dezakezu.

     

    Animatu eta gogoratu: "Oihalez oihal oiartzuarrok lortuko dugu!!!"

  • 26
    OTS
    2015

    JOSTUNAK dokumentalaren emanaldia Oiartzunen. Martxoaren 26an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan. Oiartzungo Udaletxeko Pleno Aretoan


    Borondateen eta identitateen mosaiko bat da gure herria, kolore eta trazu oso desberdineko herritarrak elkarrekin bizi diren lur eremua. Durango eta Iruñea artean 2014ko ekainaren 8an marraztu zen irribarreak borondate horiek guztiak jostea zuen helburu eta jostun lanean jardun zuten horretarako milaka herritarrek.

     

    ‘Jostunak’ herritarrrak protagonista bilakatu dituen ekimen horren kontakizuna da, titular handietara iritsi aurretik ezberdinen artean sortu den konplizitate horren kronika. Iraganeko ezina gaurko ekimen eta biharko esperantza bihurtu dituzten jostunen istorioa.

     

    Jostunak gara, gaur borondateenak, bihar erabakiarenak.

  • 10
    OTS
    2015

    Otsailaren 28an, larunbatean, Oiartzungo Gure Esku Dagok aurtengo dinamikaren aurkezpen ekitaldia egingo du. Erabakitze eskubidearen aldeko herri ekimenaren ekitaldi hau 12etan egingo da Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan. Animatu eta parte hartu!!

  • 19
    AZA
    2014

    Bihar azaroaren 19an 19:00etan Udaletxeko pleno aretoan, BATZAR IREKIA. urteko erronkak eztabaidatu eta erabakitzeko unea da. Animatu!

  • 23
    URR
    2014
    Mosaiko erraldoia

    Gure esku dago ekimena, Azaroaren 8rako Mosaiko erraldoi bat prestatzen ari da Donostian. Horretarako izena eman beharko da aldez aurretik.

  • 6
    IRAI
    2014

    Aurrera begira proposamenak egiteko batzar irekia. Goizeko 10:00etan udaletxeko pleno aretoan

  • 9
    EKA
    2014
    0

    Xabi Salaberriak atzo Uharte-Arakilen 88. kilometroan grabatutako bideoa. Zorionak Oiartzun!!!

  • 5
    EKA
    2014

    GAUR ARRATSALDEKO 20:00etan HERRIKO PLAZAN BRINDISA EGINGO DUGU, GONBIDATUAK ZAUDETE.
    OIARTZUNDIK 1.000 LAGUNEK BAINO GEHIAGOK METROA EROSITA, ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO.
    OIARTZUN GOGOZ ERANTZUN!!!

Eskura hausnarketa prozesua

Gure Esku Dagoko bideoklipa

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Nazioa gara. Erabakitzeko eskubidea daukagu. Erabakia herritarron esku dago. / Nor gara /RSS