Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Ihote Taldea
  • 4
    URT
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    2016 URTEKO INTXIXU ETA SORGINEN EGUTEGIA SALGAI!

    ZABALEKU INFORMATIKA, URRATS LIBURU ETA PAPER DENDA,  AMAZKAR TABERNA eta GARMENDI TXOKOLATEGIAn eskuragarri 5 euroren truke!

    Urte berriarekin batera, gure etxeetako hormak apaindu dituen egutegiari txanda egiteko berria prest du Ihote taldeak. Oiartzungo Oskar Zapirainek Ihote festan egindako argazkiekin osatu dugu egutegia eta zuk zure etxean 5euroren truke izan dezakezu.
    GARMENDI TXOKOLATEGIA, AMAZKAR TABERNA, URRATS LIBURU ETA PAPER DENDA edo ZABALEKU INFORMATIKAra jo eta eskuratu zurea!

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Intxixuak eta sorginak Aiako Harrian bizi dira, bertako kobazuloetan, zelaietan, errekan. Urtean behin, ordea, herrira jaisten dira eta Udaletxea hartzen dute. Ostiraletik igandera bitarte, eurak dira herriko nagusi.
    Zortzi intxixu etortzen dira eta bakoitzak auzo bat ordezkatzen du. Intxixuekin batera, sorginak ere jaisten dira. Mendian bizi diren sorginak dira Learretik beheiti jaisten direnak, zortzi, Intxixuak bezala. Behin herriko plazara iristen direnean, kaleko sorginekin elkartzen dira. Kaleko sorginak gure herriko baserrietan bizi diren sorginak dira, mendiko sorginak baino apainagoak, dotoreagoak.
    Intxixuak zakarrak eta baldarrak dira, baina oso jentilak, bihotz onekoak. Ehiztari bikainak dira eta naturarekin elkarbizitzan bizi dira. Sorginak ere bihotz onekoak dira historia liburuetan eta abesti zaharretan kontrakoa esaten bada ere. Oso azkarrak dira eta jakintza handia daukate naturaren inguruan.
    Aurten ere aukera edukiko dugu intxixuekin eta sorginekin asteburua pasatzeko.
    • Ostiralean bandera jarriko dute Udaletxeko balkoian. Hortik aurrera, herrian ibiliko dira.
    • Larunbatean, auzoetan kuestazioan ibiltzen diren herritarrekin egongo dira. Kuestazioan poxpolinez jantzi eta etxez etxe, baserri baserri dantzan ibiltzen dira auzotarrak. Etxe atariak errazten dituzte izpiritu txarrak usatzeko eta eskean aritzen dira giro alaian.
    • Igandean ere herrian ibiliko dira Intxixuak eta sorginak, ilunabarrean Udaletxetik bandera kendu eta agur esaten diegun arte.
    Goza dezagun denok Intxixuez eta sorginez! Eta haiek ere eroso senti daitezen, jantzi dezagun denok zaku mozorroa!
    … beti gau ta egun, gora dezagun! Oiartzun, gogor erantzun!!!. / Nor gara /RSS