Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Ihote Taldea
  • 18
    ABE
    2014
    Intxixu eta Sorginen egutegi berria salgai.

    Oiartzungo ihoteen 25. urteurrena ospatzeko Intxixu eta Sorginen argazkiekin egutegia jarriko du salgai Txerri Egunean Ihote Taldeak.

  • 20
    URR
    2014
    2015eko Ihotin kartela, lehiaketan aukeratuko da aurten!!

    2015eko Ihotik uste miño gertuo ttugun hontan Ihote taldetik gure kartela itteko lehiaketa deitzia erabaki dugu! Irabazliak kartela beria izatian ohoriaz aparte 200 euroko sariya irabaziko du. Kartelak aurkezteko epia Azarun 30a arte jarri dugu, bera muttu! 

    Lehiaketan oinarriyak gure webgunian: http://www.kataxulo.com

  • 1
    URR
    2014
    0
    Ihoteak prestatzen hasteko bilera ostiralean

    2015eko Ihote festa oraindik urruti xamar geratzen da,baina hasiak gara egun horiek antolatzen. Hori dela eta urriak 3an,ostirala, arratsaldeko 18:00etan bilera irekia egingo da udaletxeko pleno aretoan,beraz, animatu eta parte hartu!

    Bestalde,ihoteetako argazkiak jasotzen ari gara. Deialdia egin nahi dugu argazkiak dituztenei komunikazioa@kataxulo.org  helbidera bidaltzeko.

  • 21
    OTS
    2014
    0

    Egitaraua:

    09:00: Auzoetan kuestazioa.

    14:30: Bazkaria parte hartzaile guztientzat Madalensoron.

    18:00: Auzoetan ibilitako koadrilak elkartuko dira plazan jai giroan. Ondoren, poteoa tabernaz taberna.

  • 21
    OTS
    2014
    Gaurtik aurrera, ihoteak!

     Gaur 19tatik aurrera, ihoteak hasiko dira! Intxixuak, sorginak, zakuak, poxpolinak...

  • 19
    OTS
    2014
    1
    Hemen dia ihotiak!!!

    Heldu dila Oiartzungo ihotik!!
    Zaharrak eta gaztiak, otiak, otsuak eta larrak,
    joan zaigu jenerazio txit perrua eta heldu zaigu jenerazio sanua, jentil bezain humanua!!

    Har dezagun plaza eta egin dezagun dantza atera dezagun orrua astin dezagun larrua, aurrera bolie!!

    Asteburuan bukatuko da humanitatian aro zibila, ta hartuko dute intxixu ta sorgiñek herriko agintia!! Ostiralin torri ta igandia bittarte dantza, zakarkeri eta festaz alaituko da herriya, animatu zuek re horta!!

    Intxixu ta sorgiñak ordun protagonista oiartzungo ihotetan, miño larunbatian izango den kuestaziyua nabarmendu ber. Aurten auzo bakotxak izango du bere taldetxua dantzan truke puska eskian ibilliko dinak, ta madalensoron ingo da denak batea bazkaya...

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Intxixuak eta sorginak Aiako Harrian bizi dira, bertako kobazuloetan, zelaietan, errekan. Urtean behin, ordea, herrira jaisten dira eta Udaletxea hartzen dute. Ostiraletik igandera bitarte, eurak dira herriko nagusi.
    Zortzi intxixu etortzen dira eta bakoitzak auzo bat ordezkatzen du. Intxixuekin batera, sorginak ere jaisten dira. Mendian bizi diren sorginak dira Learretik beheiti jaisten direnak, zortzi, Intxixuak bezala. Behin herriko plazara iristen direnean, kaleko sorginekin elkartzen dira. Kaleko sorginak gure herriko baserrietan bizi diren sorginak dira, mendiko sorginak baino apainagoak, dotoreagoak.
    Intxixuak zakarrak eta baldarrak dira, baina oso jentilak, bihotz onekoak. Ehiztari bikainak dira eta naturarekin elkarbizitzan bizi dira. Sorginak ere bihotz onekoak dira historia liburuetan eta abesti zaharretan kontrakoa esaten bada ere. Oso azkarrak dira eta jakintza handia daukate naturaren inguruan.
    Aurten ere aukera edukiko dugu intxixuekin eta sorginekin asteburua pasatzeko.
    • Ostiralean bandera jarriko dute Udaletxeko balkoian. Hortik aurrera, herrian ibiliko dira.
    • Larunbatean, auzoetan kuestazioan ibiltzen diren herritarrekin egongo dira. Kuestazioan poxpolinez jantzi eta etxez etxe, baserri baserri dantzan ibiltzen dira auzotarrak. Etxe atariak errazten dituzte izpiritu txarrak usatzeko eta eskean aritzen dira giro alaian.
    • Igandean ere herrian ibiliko dira Intxixuak eta sorginak, ilunabarrean Udaletxetik bandera kendu eta agur esaten diegun arte.
    Goza dezagun denok Intxixuez eta sorginez! Eta haiek ere eroso senti daitezen, jantzi dezagun denok zaku mozorroa!
    … beti gau ta egun, gora dezagun! Oiartzun, gogor erantzun!!!. / Nor gara /RSS