Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Soinuenea
  • 7
    URR
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Hurrengo asteko larunbatean Auzokalte elkartean ariko dira Joan Francés Tisnèr musikari okzitaniarra eta Alan Griffin irlandarra. Oraingoan euskal musika ekarriko diguna hogeita hamar urtetik gora Gipuzkoan daramatzan Alan Griffin izango da, bere albokarekin.

    Soinuenean Udazkeneko Kontzertua
    Alan Griffin/Joan Frances Tisner

    Joan Francés Tisnèr eta bere taldekideek TRALHAIRES proiketua emango dute oholtzan. Landetan XIX. mende bukaeran eta XX. mendearen hasieran Félix Arnaudin etnologoak ateratako argazkiak eta bildutako abesti eta testuak dira lan honen ardatza.

    Alan Griffin-ek HALFWAY TO HELL liburuan gauzatutako proiektua agertuko du. Lan horretan albokarako 333 doinu bildu ditu. Batzuk berak sortuak dira, beste batzuk berriz herri memoriatik jaso eta moldatuak. Horietako batzuk izango dira Ergoiengo Auzokalte elkartean entzungo direnak.

    Kontzerturako sarrera 5 eurokoa izango da. Kontzertuaren ondorengo afarirako txartelak 15 eurotan izango dira.

<< 2017, urria >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
2
 
3
 
4
 
5678
9
 
10
 
1112
 
131415
 
16
 
1718
 
19
 
202122
23
 
24252627
 
28
 
29
 
30
 
31
 
     

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Soinuenea herri musikaren inguruko topaleku eta dokumentazio zentroa da. / Nor gara /RSS