Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Soinuenea
  • 16
    MAR
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Arratsaldeko 19:00tan Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian Gari Garaialdek aurkeztuko du berak prestatutako argazki erakusketa.

    Martxoaren 16an EMAKUMEAK MASKAPEAN argazki erakusketaren aurkezpena

    Soinueneak antolatu dituen Herri Musikaren 17. Jardunaldietan emakumeak herri musikan eta herri kulturan izan duen parte hartzea jorratuko da. Jardunaldietako egitarauan sartzen da argazki erakusketa hau eta martxoaren 25eko eguerdira arte ikusteko aukera izango da. Goizetan 10:00 eta 14:00 artean izango ditu ateak zabalik eta arratsaldean 17:00 eta 20:00 artean.

    Martxoaren 16an 19:00tan eta martxoaren 25ean 11:00tan erakusketa prestatu duen Gari Garaialdek argazkien aurkezpena egingo du.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Soinuenea herri musikaren inguruko topaleku eta dokumentazio zentroa da. / Nor gara /RSS