Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Soinuenea
  • 24
    MAR
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Martxoak 24 eta 25 Herri Musikaren 17. Jardunaldiak Udaletxean

    Lehengo ostiralean EMAKUMEAK MASKAPEAN argazki erakusketaren aurkezpenarekin hasi ziren jardunaldiek larunbat eta igandean izango dute jarraipena.

    EMAKUMEAK HERRI MUSIKAN ETA HERRI KULTURAN da aurtengo jardunaldiei eman zaien izenburua eta asteburu honetan emakumeak herri musikan eta kulturan izan duen presentziari buruz hitz egingo dute leku ezberdinetatik etorritako ikerlariek.

    Larunbatean goizean hitzaldiak izango dira eta bazkaldu ondoren beste hitzaldi bat eta mahai inguru bat.

    Igandean EMAKUMEAK MASKAPEAN argazki erakusketa ikusteko azken aukera izango da goizean zehar, plazan izango den dantza saioaren aurretik.

    Informazio gehiago nahi duenak hemen topatuko du.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Soinuenea herri musikaren inguruko topaleku eta dokumentazio zentroa da. / Nor gara /RSS