Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Abaraxka
  • 27
    AZA
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Bigarrengoz elkartuko gara euskal abestien kantaldian

    Azaroak 30, osteguna, arratsaldeko 17:00etan dugu zita oraingoan

     

    Oiartzungo adineko herritarren aisialdia, gizarteratzea eta parte-hartzea dinamizatzea eta bultzatzea helburu duen Torri Gukin ekimenak, Haziak egitasmoak, eta haur zein familiekin lan egiten duen Oiartzungo Abaraxka ludotekak, bigarrenez euskal abestien kantaldia prestatu dute. Ekimen hau Oiartzungo euskararen astearen barruan kokatzen da. Herriko kitar jole talde batekin batera,  adin guztientzako abestiak prestatu ditugu: ala kinkirrinera, araban bagare, saltzen saltzen, agure zaharra… eta nola ez Kazkazuriren bertsoak.

    Sarrera edonorentzat librea izango da, ez da aurretik izena eman beharrik izango.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /