Herriko Sarea
Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:
Aurten lehen aldiz udalekuetan parte hartuko duten haurrek beraien iritiza emateko aukera izango dute.
Maiatzak 12, astelehena, arratsaldeko 6etan dute zita Kiroldegiko bilera gelan.
Bertan begiraleak haurrekin elkartu eta hauen gustoak, nahiak, desioak... entzungo dituzte.
ziur gaude bilera honek bere fruituak emango dituela
Larunbata 10 arratsaldeko 3:45 Abaraxkako bulegoan nago. Gazte bat etorri bere zakila atera eta gure zuhiatzean pixa egiten hasi da.
Barrutik karraxika eta krixtal joka hasi eta zakila ia gorde gabe joan da baina ordurako bere oparia utzi digu.
Mesedez, gure zuhaitza ez da zure pixatokia!
Sormen tailerra egin dugu eta badakizuenez erakusketa jarri dugu pleno aretoan
Ostiral honetan erakusketaren itxiera festa prestatu dugu.
bertan gurekin egotea nahiko genduke.
Abaraxka ludotekan enkubadora bat jarri dugu arrutzekin.
Gure ardura da, tenperatura neurtzea, ura botzea eta jaiotzean txitoak zaintzea.
Norberak behar eta kezka desberdinak ditu bere herria eta inguruarekiko. Horiek guztiak batu, haurrekin sentimenduak eta denbora gertutasunetik partekatu, beharrak konpartitu, sorkuntza prozesuak eraiki, parte-hartzea saretu, hizkuntza goxatu eta elkarrekin ditugun harremanak sendotu, herria beste perspektiba batetik bizi eta eraikitzeko ametsarekin.
Auzoz auzo dabilen frigoliburutegia Gurutze auzora iritsi da.
Bertan hiru astez egongo da, beraz badakizue nora joan liburu eta ipuiak trukatzera.
Hilabetero bezela oraingoan ere bideoa egin dugu Apirileko ekintzekin
Apirilean zehar egindako Sormen tailerreko artelanekin erakusketa jarri dugu udalean.
Erakusketa Pleno Aretoan dago eta goiz eta arratsalde dago irekia.
Zatozte.
Apirilak 28, astelehena Ludoteka sukalde batean bihurtu genuen.
Haur, hezitzaile eta gurasoak, txapela jantzi eta ordu pare batez sukaldari bihurtu ginen.
Arzak jatetxean lana egiten duen Maite hurbildu eta ikaragarrizko postreak egin genituen berarekin.
[Oiartzuarrak.org]: V. Flauta Jaialdia
[Oiartzuarrak.org]: Altzibarko auzo lokalaren inaugurazioa
[Abaraxka]: APIRILAK 14, MATERIAL BIRZIKLATUAREKIN MURALAK SORTUZ
[Udala]: Oiartzungo ondarearen proiektuaren aurkezpena
[Udala]: Ikasle Gela egunero 22ak arte irekita astelehenetik aurrera
[Udala]: Autodefentsa feminista tailerra
[Abaraxka]: Paperezko ametsak Truke liburutegia martxan jartzeko deialdia
|
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /