Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Abaraxka
  • 24
    MAI
    2014
    Erletxo hiztunak afaltzen!
    gure jatetxe txikia

    Begira gure jatetxe txiki dotorea!

    Ludoteka erabat eraldatu dugu, jatetxe txiki bihurtu dugu.

  • 24
    MAI
    2014
    Ludotekan ia dena prest dugu.
    Biharko gosariko gauzak

    Gaua pasatzeko ia dena prest dugu.

    Arratsaldea jolasean pasa ondoren, afaldu, gaubela eta gero.........

  • 23
    MAI
    2014
    Ludotekan gaua pasatzeko prestaketetan.

    Maiatzak 24 tik 25 eko gaua ludotekako hainbat erletxo eta beraien gurasoak bertan pasako dute gaua.

    Egitarau txiki bat prestatu dugu denon artean. jolasak, afaria, gaubela.......

    Irrikitan gaude! 

  • 14
    MAI
    2014
    0
    ludotekako erletxoak bertan lo egingo dugu familiarekin
    deialdia.

    Ludotekako erletxoak topaketa bileran bertan lo egin nahi dutela esan digute.

    Hezitzaileoi ideia gustatu eta antolaketa lanetan lagunduko diegula esan diegu. Hortan gabiltza.

    Maiatzak 24 da erabaki dugun data. 

  • 13
    MAI
    2014
    udalekuetako bileran 80 umek hartu zuten parte
    haurrak gometxa bitartez beraien iritzia ematen

    Udalekuetako bileran 3 urtetik 11 urte arteko  80 umek parte hartu zuten.

    Haurrak bi taldetan banatu genituen. HH osoa eta LH1 eta 2 alde batetik eta LH3 tik gora beste alde batetik.

    Adin bakoitzari egokitutako bilera antolatu genuen.

     

  • 11
    MAI
    2014
    haurrekin udalekuei buruzko bilera

    Aurten lehen aldiz udalekuetan parte hartuko duten haurrek beraien iritiza emateko aukera izango dute.

    Maiatzak 12, astelehena, arratsaldeko 6etan dute zita Kiroldegiko bilera gelan.

    Bertan begiraleak haurrekin elkartu eta hauen gustoak, nahiak, desioak... entzungo dituzte. 

    ziur gaude bilera honek bere fruituak emango dituela

  • 10
    MAI
    2014
    Pixa komonian egiten da.

    Larunbata 10 arratsaldeko 3:45 Abaraxkako bulegoan nago. Gazte bat etorri bere zakila atera eta gure zuhiatzean pixa egiten hasi da.

    Barrutik karraxika eta krixtal joka hasi eta zakila ia gorde gabe joan da baina ordurako bere oparia utzi digu.

    Mesedez,  gure zuhaitza ez da zure pixatokia!

  • 8
    MAI
    2014
    Sormen tailerrerako azken festako gonbidapena
    Gure gonbidapena

    Sormen tailerra egin dugu eta badakizuenez erakusketa jarri dugu pleno aretoan

    Ostiral honetan erakusketaren itxiera festa prestatu dugu.

    bertan gurekin egotea nahiko genduke.

  • 7
    MAI
    2014
    Txitoak jaioko zaizkigu ludotekan.
    Leire azalpenak ematen

    Abaraxka ludotekan enkubadora bat jarri dugu arrutzekin.

    Gure ardura da, tenperatura neurtzea, ura botzea eta jaiotzean txitoak zaintzea.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /