Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Abaraxka
  • 6
    MAI
    2014

    Norberak behar eta kezka desberdinak ditu bere herria eta inguruarekiko. Horiek guztiak batu, haurrekin sentimenduak eta denbora gertutasunetik partekatu, beharrak konpartitu, sorkuntza prozesuak eraiki, parte-hartzea saretu, hizkuntza goxatu eta elkarrekin ditugun harremanak sendotu, herria beste perspektiba batetik bizi eta eraikitzeko ametsarekin.

  • 6
    MAI
    2014
    Frigoliburutegia Gurutzea iritsi da.
    Frigoliburuategia

    Auzoz auzo dabilen frigoliburutegia Gurutze auzora iritsi da.

    Bertan hiru astez egongo da, beraz badakizue nora joan liburu eta ipuiak trukatzera.

  • 30
    API
    2014

    Hilabetero bezela oraingoan ere bideoa egin dugu Apirileko ekintzekin

  • 29
    API
    2014
    Sormen tailerreko erakusketa ikusgai dago
    LUdotekako kideak erakusketa prestatzen

     Apirilean zehar egindako Sormen tailerreko artelanekin  erakusketa  jarri dugu udalean.

    Erakusketa Pleno Aretoan dago eta goiz eta arratsalde dago irekia.

    Zatozte.

     

  • 29
    API
    2014
    Famili eremuko txikiak postreak egiten

    Apirilak 28, astelehena Ludoteka sukalde batean bihurtu genuen.

    Haur, hezitzaile eta gurasoak,  txapela jantzi eta  ordu pare batez sukaldari bihurtu ginen. 

    Arzak jatetxean lana egiten duen Maite hurbildu eta ikaragarrizko postreak egin genituen berarekin.

     

  • 14
    API
    2014
    Frigoliburutegia Ergoienen
    Frigoliburutegia Ergoienen

    Frigoliburutegia dagoeneko Ergoinera iritsi da eta Auzokalten ondoan dagoen parkean egongo da maiatzak 4 arte.

  • 3
    API
    2014
    Frigoliburutegia karrikan
    Firogliburutegia Karrika auzoan

    Frigliburutegia Karrika auzoan dago.

    Frontoiren ondoan dago.

  • 3
    API
    2014
    Liburu ezberdinak ikusi eta erosteko aukera ludotekan
    Ludotekan dauden liburuetako batzuk

    Elkarrrekoekin batera aste betez liburu ezberdinak jarri ditugu ludotekan.

    Liburu hauek ikusteaz gain eskaria egiteko aukera ere izango da.

    Goiz eta arratsalde gaude bertan.

  • 27
    MAR
    2014

    2014ko udaleku irekietan izen emateko digitala duzue hau.

    Izena eman eta gero Ludotekatik pasa baimen orriak sinatzera ( ala den kasuetan )

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /