Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Abaraxka
  • 28
    AZA
    2014
    Azaroak 29, larunbata Txondorra piztuera Arditurrin
    Abaraxkakoak bertan izango gara taloak egiten

    Gogoratu, abenduak 29 an arratsaldeko 17:00etatik aurrera Arditurri meategian Txondorra dela eta ekintza ezberdinak izango direla.

  • 21
    AZA
    2014
    EUSKARAZKO JOSTAILU BERRI ETA ERAKARGARRIENAK, PROBATU, JOLASTU GOZATU....
    euskarazko jostailuak izango ditugu.

    Txatxilipurdi elkarteko kideei esker, euskarazko jostailu berri eta erakargarrienak, probatu, ikusi, ikutu eta eztabaidatzeko aukera paregabea izango dugu ostiral honetan.

  • 22
    AZA
    2014
    JOLASA ETA SEXISMOA HITZALDIA

    Jolasa eta sexismoa gaia hartuta hitzaldi bat antolatu dugu larunbata honetan.

    Iragarkien eragina, jolasaren garrantzia.... landuko da Arrasateko  Txatxilipurdi elkarteko  adituekin.

    Hezitzaile, guraso, irakasle, begirale edo eta gaiarekin interesatua dagoen edozeinentzat erabat irekia.

     

    Gogoratu, larunbata 22, 17:00etan udal pleno aretoan

  • 15
    AZA
    2014
    azaroak 15 ean Urkabera goaz perretxiko bila
    Gurekin batera Urkabera etorri nahI?

    Azaroak 15, goizeko 11:ooetan herriko plazan dugu zita.

    Famili giroan eta hainbat herritarrekin Urkabe mendira igoko gara perretxiko bila

  • 2
    AZA
    2014

    Urriak 31 ean, ospatu genuen gau beltzaren bideoa duzue hau.

  • 29
    URR
    2014
    Urriak 31. GAU BELTZA abaraxkan
    Gaur egungo gau beltza

    Urriaren 31ean, gau beltza ospatuko dugu 19:30etik aurrera. Ordu horretatik aurrera, ekintza herritar guztientzako irekia izango da eta gerturatzen diren haurrak helduekin etorri beharko dute hauen presentzia beharko dute eta. Gainera, Abaraxka ludoteka 19:30etatik aurrera ez da haurren kargu egingo.

    Beraz, animatu eta etorri gurekin festara! Etxean dituzuen arropa zaharrekin estali, afaria ekarri eta 19:30etatik aurrera suaren inguruan afai-meriendatxoa egingo dugu. Eta 20:30etatik aurrera... Sustoei hasiera emango diegu, beldurra pasatzeko prest?

    Festaren amaiera 21:00ak aldera izango da.

  • 24
    URR
    2014
    Urriak 25, Arraguako Aldegunan Gau Beltzako "preparatibuk" 16:30etan

    Urriak 31an egingo dugun Gau beltza preparatzen jarraitzen dugu,

    oraingoan Arraguan mozorroak egingo ditugu

    Etxean dituzuen, arropa zaharrak, maindire, txapela, oihal..... ekarri.

     


    Jon Martin bertsolariak kopla batzuk prestatu dizkigu gau beltzerako.

    Hasi ikasten!!


    Millesker Jon

    Doinua: Hor goian, goian izarra (kopla zaharra)

    Zilar ilargiaren zain

    Gaua bihurtu da gaztain

    badiren gauzak, ez diren gauzak,

    denak nas (ha)sten dira orain

     

    Arima arinak hiru

    kandelak dar-dar egin du

    argia zenbat maitatzen dugun

    itzalei esker dakigu

  • 23
    URR
    2014
    Urriak 31ka GAU BELTZA OIARTZUNEN.!!

    Kalabazak, arbiak, kandelak, gaua, beldurra, xaguxarrak, hontzak, sua, gaztainak, iluntasuna.... hauxe dena izango dugu Abaraxka ludotekan Urriak 31ean.

  • 10
    URR
    2014
    Urriak 11,larunbata puzgarriak, tailerrak Doneztebe plazan.

    Urriak 11, larunbata, arratsaldeki 17:00 etatik aurrera, puzgarriak, jolasak, tailerrak

    Doneztebe plazan.

    Ongi pasa nahi?

    badakizu, zatoz eta jaso gure ziztada goxua

<< 2018, uztaila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
23456
 
7
 
8
 
910111213
 
1415
161718192021
 
22
 
232425262728
 
29
 
3031     

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /