Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

  • 2
    ABU
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Abuztuaren 19tik 24ra da Bretainiara bidaia

    Karaezera bidaian izena emateko epea irekita dago oraindik

    Oiartzun-Karaez senidetza elkartekoek Bretainiara antolatu duten bidaian izena emateko epea irekita dago oraindik (abuztuaren 7a arte). 

    Hauek dira bidaiaren ezaugarri nagusiak:

    ABIATU: Abuztuaren 19an, 8etan Haurtzaro ikastolatik.

    ITZULI: Abuztuaren 24an, ilunabarrean toki berera.

    PREZIOA: 180 € (autobusa, lotako bidaia eta gosariak+afariak sartuta).

    Beste ohar batzuk ere eman dituzte antolatzaileek:

    - Bidaiatzeko lehentasuna inoiz joan ez direnek + oiartzuarrek izango dute.

    - Abuztuaren 7a da izena emateko azkeneko eguna (autobusa ez bada betetzen, antolatzaileek erabakiko dute zer egin).

    - 18 urtez beheitikoek heldu baten ardurapean bidaiatu behar dute.

    - Izena emateko, diruaren ingresoa egin behar da kontu korronte honetan: 126 1 03143 1  (Laboral Kutxa) + udaletxean aurkeztu behar da ziurtagiria.

    ANIMATU!

Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /