Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

  • 21
    AZA
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Bi tailer izango dira

    Genero praktikak, helduentzako sormen tailerrak antolatu ditu 100TZEk
    Ainara Lasa izango da bigarren tailerraren gidaria

    Genero-praktikak helduentzako sormen lantegiak antolatu dituzte abendurako Oiartzungo Ehuntze espazioan. Izen-ematea azaroan egin beharko da.


    Abenduak 1

    Tailerraren izena: IRAKURKETA-ARIKETAK ETA GENERO-SORKUNTZAK

    Nork gidatuko du: Iratxe Retolaza.

    Iraupena: Egun bakarra.

    Ordutegia: 18:00-21:00, ordu erdiko atsedenaldiarekin.

    Izen ematea: DOAKOA.

    Izena emateko epea: azaroak 29.

    Ezaugarriak: literatura, testu ezberdinak irakurtzea, “Genero-ariketak” (EDO!, 2012) inspirazio iturri.


    Abenduak 15

    Tailerraren izena: ‘KING KONG TEORIA’ LIBURUA AZTERTUZ ARGAZKIA ETA SORMENAREN BILA.

    Nork gidatuko du: Ainara Lasa.

    Iraupena: Egun bakarra.

    Ordutegia: 18:00-21:00, ordu erdiko atsedenaldiarekin.

    Izen ematea: DOAKOA.

    Izena emateko epea: azaroak 29.

    Ezaugarriak: literatura, Virginie Despentesen “King Kong teoria" (Eskafandra/Elkar, 2017) oinarri.


    OHARRA:

    Leku mugatuak, izena emateko hemen:

    ehuntze@gmail.com edo 652701553 telefonoan.


     

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /