Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

  • 17
    MAI
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Elizalde Eguna, igandean

    Datorren igandean Elizalde Eguna ospatuko dute eskolan. Hauxe bidali digute bertatik:

    "Igandean ospatuko dugu Elizalde Eguna eta prestaketa-lanetan buru-belarri murgilduta gabiltza. Egun osoko festa egingo dugu, eta denetik izango dugu.

    Goizean goiz dianarekin ekingo diogu egunari, eta jarraian, 9.45ean, ikasleek krosean parte hartzeko aukera izango dute. Hala ere, igandekoa egun osoko maratoia izaten da. 10.30etik aurrera haurrek eskola orduz kanpoko jardueretan prestatutako emanaldiak ikusteko aukera izango dugu: abesbatza (mediatekan), judoa eta xakea. Era berean, 10.30etik 12.30ak bitarte, ikasgelak irekita egongo dira, familiek beren seme-alabek urtean zehar egindako lanak ikusteko. Mediatekan, berriz, goizean zehar, DBH4koek prestatutako bideo-emanaldia ikusteko aukera izango da.

    11.45etik aurrera, dantza munduko ikuskizunak: soinketa erritmikoa, hip hop eta euskal dantza. Ordubete geroago, 12.45ean, Elizalde Eguneko emanaldi nagusiaren txanda izango da. Ikasleek aurrez prestatutako emanaldi martxosoak eskainiko dizkigute. Goizari bukaera polita emateko, beste ekitalditxo bat ere badugu. Batetik, irakasle jubilatu berriei agurra eta esker ona, eta, bestetik, DBH4koei merezitako agurra eta HH2koei ongietorri beroa. Gure ikastetxeko ikur den Aiarri pertsonaia ere gonbidatu dugu festara, baina den-dena ez dugu kontatuko. Hortaz, goizean ez dugu aspertzeko betarik izango.

    Bazkari kontuak ere ez dira makalak izango. Indarrak berreskuratzeko, paella-jate mundiala prestatuko digute jangelan. Bertan elkartzen gara, familia, irakasle, ikasle… Oso giro ona sortzen da. Haurrek bazkaldu eta berehala, jolasez eta puzgarriez gozatzera egiten dute hanka. Gainerakook, bapo jan ondoren, Treku aita-alaben musikarekin dantzatuko dugu arratsaldean; oinek uzten diguten arte.  Etorri eta gozatu Elizalde Herri Eskolaren festa haundian! Zain gaituzue!"

<< 2018, maiatza >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 12
 
3
 
4
 
56
7
 
8
 
910
 
111213
14
 
151617
 
181920
21
 
222324252627
28
 
2930
 
31
 
   
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /