Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

  • 6
    EKA
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Ostiralean jokatuko da finala

    Oiartzun-Errenteria, palako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finalean

    Oiartzun Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako palako finalera heldu da. Mezu hau jaso dugu:

    "Ostiralean Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finala jokatuko da Donostiako Altzako pilotalekuan. Oraingo honetan Oarsoaldeko bi herri iritsi gara finalera: Oiartzun eta Errenteria.

    Errenteria Deba eta Olaberriari irabazita iritsi da finalera. Oiartzun aldiz, Ordizia eta Lazkaori gailenduta.

    Ostiralean arratsaldeko 19ean hasiko dira partiduak, lehenik paleta larruz eta ondoren pala motzean.

    Oiartzunen aldetik, paleta larruz Antxin Ezkerro eta Orkatz Argotek jokatuko dute. Pala motzean berriz, Oinatz Aizpuruk eta Jon Irigoienek.

    Errenteria ordezkatuz Ibon Eskisabel eta Abel Pichel batetik, eta bestetik Yorel Martinez eta Ruben Pichel pilotariek jokatuko dute".

    Joango al gara oiartzuarrak animatzera?

     

<< 2018, ekaina >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    123
4
 
56
 
78910
 
11
 
121314151617
18
 
192021
 
22
 
2324
 
252627
 
282930
 
 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /