Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

  • 5
    IRAI
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Olarri, Haurtzaro Dantza Taldea eta Elizalde Dantza Taldeko kideak izango dira

    Herriko dantza taldeek Kataluinian dantzatuko dute asteburuan

    Herriko dantza taldeek -Olarri, Haurtzaro eta Elizalde- Herrialde Katalanetako jaialdi batean parte hartuko dute asteburu honetan:


    "2014tik hona, Banyeres del Penedès (Catalunya) eta Oiartzungo hainbat kultur taldeen arteko elkartrukeak izan ditugu. 2017an Oiartzunen izan genituen lehen aldiz ESBART SANTA EULALIAko dantzariak.  Aurten, dantza talde honen 35, urteurrenaren harira antolatzen ari diren ekimenetako batean,  II. MOSTRA DE DANSES TRADICIONALS jaialdian, parte hartzeko gonbidapena egin ziguten urte hasieran.

    Jaialdian ESBART SANTA EULALIAz gain, OIARTZUNGO HIRU DANTZA TALDEen ordezkaritzarekin batera izango da BALLET JOVENTUT DE PERPIGNAN.

    Lehen aldiz, Oiartzungo Olarri Dantza Taldea, Elizalde Dantza Taldea eta Haurtzaro Dantza Taldea batera izango dira herriaren ordezkari dantza jaialdi batean.

    Jaialdian parte hartzeaz gain, Amadeu Benach Banyeres del Penedèseko alkatearen eskariz, Oiartzungo Dantza Taldeek Josep Cañas eskulturgilearen ARRANTZALEA eskulturaren inagurazioan hartuko dute parte.

    Elkartruke honen antolaketan dantza taldeez gain, Oiartzun-Banyeres del Penedès senidetza lantzen ari den lantaldeko kideak ari dira."

Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /