Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

  • 27
    IRAI
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Urriaren 6an jokatuko da finala gure herrian

    Bote Luzeko finalaurrekoak, asteburuan Oiartzunen

    "Bote luzeko Euskal Herriko III. Txapelketa dela eta ligaxka amaituta, asteburu honetan izango dira finalaurrekoak Oiartzunen:

    Ostiralean: BIZKAIA – IPARRALDE I (Lapurdi)

    Larunbatean: GIPUZKOA BAT – GIPUZKOA BI

    Euskadiko Pilota Federazioak antolatu zituen aurreko bi txapelketak. Aurten ordea, Federazioak batzar orokorrean izandako arazoen ondoren, bertan behera utzi ditu bere ardurapean dauden antolakuntza guztiak, Bote Luzeko txapelketa barne.

    Berreskuratze prozesu betean dagoenez Bote Luzea Euskal Herri  osoan (datorren urtean Arabak ere talde bat izango du), Oiartzungo TXOST TALDEAk arriskutsua zela aurten txapelketarik ez jokatzea iritzita, berak hartu du antolamenduaren eta finantzaketaren ardura, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin eta Federazioaren onespenarekin.

    Txapelketa normalitate osoz jokatu da eta joko-maila asko ari dela hobetzen ikusi da. Azkeneko Europako Txapelketan (Herbehereak) izandako emaitzek ere hori erakutsi digute. 

    Finala urriaren 6ean jokatuko da  Oiartzunen, arratsaldeko 17:30ean.

    Egun horretarako  egitaraua hau da:

    17:30, BEHEKO PLAZAN. Bote Luzeako Euskal Herriko III. Txapelketaren FINALA.
    19:00, KONTZEJUPEAN buruz buruko partida
    20:00, UDALETXEAN. ”Pilota Oiartzunen” liburuaren aurkezpena
     

<< 2018, urria >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
1234567
89
 
1011
 
121314
 
15
 
1617
 
18192021
22
 
23
 
242526
 
2728
29
 
30
 
31
 
    
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /