Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

  • 27
    OTS
    2014
    0
    IRRIBATUKADA
    batukada entsaioa.

    IRRIBATUKADA mundiala antolatu dugu martxoak 1 eako.

  • 27
    OTS
    2014

    Ruper Ordorikak martxoaren 23an udaletxeko areto nagusian emango duen kontzerturako sarreren salmenta asteburu honetan hasiko da, 10 €tan.

  • 26
    OTS
    2014

    Arraztalon, hasi ginenetik bizi izandakoa txosten batean bildu dugu. Nondik hasi ginen, non gauden, nora goazen eta zergatik egiten ditugun gauzak horrela. Traktorearen kanpainaren harira idatzitako lana izan da.

  • 26
    OTS
    2014

    Entrenatzaileen begietatik ikusi dute futbola gaurkoa saioan.

    Gari Argote Oiartzun Kirol Elkarteko entrenatzailea eta Jagoba Arrasate Realekoa izan dira Joxe Migel Lopez eta Mirari Martiarenarekin. Futbolaz, laguntasunaz, talde izaeraz, bertsolaritzaz, umoreaz....

    Solasaldi goxo bat entzuteko aukera duzue hemen.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/fitxategiak/article/2124/KB Gari Argote-Jagoba Arrasate 2014-02-26.mp3

    Gari Argote eta Jagoba Arrasate Kirolez Blai! saioan
    Argote, Lopez, Arrasate eta Martiarena irratian.
  • 26
    OTS
    2014

    Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoak Urmendi izena jarri dio bere hezkuntza proiektuari; izena esanahiz betea dago: Oiartzun definitzen du, haurren hezte prozesua barneratzen du eta naturarekin euskaldunok dugun harreman estua baieztatzen du

    Udal Ikastola Partzuergoak Urmendi izena jarri dio bere hezkuntza proiektuari
  • 26
    OTS
    2014
    Nondik sortu da Oiartzuarrak.org?

    Asier Legorburu kultura zinegotzia eta Mirari Martiarena proiektuaren bultzatzailetako bat Oiartzun Irratian aritu dira atariari buruz hitz egiten. 

    Hortaz gain Xabier Zabala Girizia Mendizale Elkarteko kidearekin ere hitz egiten dute atariari buruzko erabilgarritasunari buruz. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/fitxategiak/article/2123/udalaren tartea OIARTZUARRAK.ORG 2014-02-26.mp3

  • 25
    OTS
    2014

    Ekainak 8an Durango eta Iruñea artean egingo den giza-katerako metroa eskuratzeko aukera zabaldu du Oiartzungo Gure Esku Dagok. Oiartzuni 88. kilometroa betetzeko ardura eman diote, kilometro hau Sakanan dago (Nafarroa), Uharte-Arakil herrian hain zuzen ere.

    Metro salmenta abian da Oiartzunen
  • 25
    OTS
    2014
    Oiartzun Kirol Elkarteko emaitzak

    Hauek izan dira joan den asteburuan Oiartzun Kirol Elkarteko taldeek lortutako emaitzak. 

  • 25
    OTS
    2014

    Oiartzungo Udalak Irrien Lagunen Klubarik eskutik Irrizale izendapena jaso du, haurrentzako aisialdi euskaldun, hezitzaile, parte-hartzaile eta herritarra zein Irria aldizkaria zabaltzen laguntzeagatik.

    Udalak Irrizale izendapena jaso du
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /