Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

  • 26
    OTS
    2014
    Nondik sortu da Oiartzuarrak.org?

    Asier Legorburu kultura zinegotzia eta Mirari Martiarena proiektuaren bultzatzailetako bat Oiartzun Irratian aritu dira atariari buruz hitz egiten. 

    Hortaz gain Xabier Zabala Girizia Mendizale Elkarteko kidearekin ere hitz egiten dute atariari buruzko erabilgarritasunari buruz. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/fitxategiak/article/2123/udalaren tartea OIARTZUARRAK.ORG 2014-02-26.mp3

  • 25
    OTS
    2014

    Oiartzungo Udalak Irrien Lagunen Klubarik eskutik Irrizale izendapena jaso du, haurrentzako aisialdi euskaldun, hezitzaile, parte-hartzaile eta herritarra zein Irria aldizkaria zabaltzen laguntzeagatik.

    Udalak Irrizale izendapena jaso du
  • 24
    OTS
    2014
    Madalensoron egin zen kuestazioko bazkaria
    Kuestazioko bazkaria

    350 lagun inguru bildu ziren lagun giroan eta bertako giroa bildu genuen Oiartzun Irratirako

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/fitxategiak/article/2117/KUESTAZIOA 2014.mp3

  • 24
    OTS
    2014

    Martxoko Gotti Betti agenda osatu du Udalak. Aste honetan banatuko da etxez etxe Kontzejutik aldizkarian. 

  • 20
    OTS
    2014
    Prestatu zakuak Ihotetarako!
    Intxixu eta Sorginen maketak

    Nekane Martiarenak modu errexean azaldu digu zakua nola prestatu Oiartzun Irratian. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/fitxategiak/article/2109/IHOTEAK ZAKUA NOLA EGIN Nekane Martiarena 2014-02-20.mp3&autoplay=0&autorepl

  • 19
    OTS
    2014
    oiartzuarrak.org martxan da

    Oiartzungo Hitza

    Herriko eragileen ataria sortu da: oiartzuarrak.org.

    Oiartzungo elkarteen euren jardunaren berri “lehenengo pertsonan” emateko eta antolatzen dituzten ekintzen berri emateko asmoz, oiartzuarrak.org ataria sortu da. Gaur eguerdian aurkeztu dute hilabeteetan landutako fruitua. Euskara hutsean dago ataria.

  • 19
    OTS
    2014
    Aste Santuan EXTREMADURARA BIDAIA

    Aupa kuadrilla!!

    Aste Santuan Extremadurara goaz, animatu bidaian parte hartzera,
    ongi etorria izango zara!!
     

  • 12
    OTS
    2014
    EUSKARAZ ETA EUSKALTASUNAZ GOGOETAK

    Datorren asteazkenin, otsailak 12, Azmarrinen hurrengo hitzaldiya: EUSKARAZ ETA EUSKALTASUNAZ GOGOETAK, Jon Sarasuarekin. 19:30tan Oiartzungo pleno aretuan. 

  • 16
    OTS
    2014
    Uda bitarteko antzerki programa osatu du Oiartzungo Antzerkizale Taldeak
    Martxotik aurrerako programaketa. Klik egin ikusteko

     Herriko antzerkizaleei eskaintza kulturala egiteko asmoz eta herrian antzerkizaletasuna sustatzeko asmoz, Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak uda arteko antzerki programazioa osatu du, Udalak bultzatu eta lagunduta.Era askotako programazioa lantzen saiatu da Antzerkizaleen Elkartea: helduentzako lanak, haurrentzakoak, talde amateurrak, profesionalak, herrikoak... oholtza gainera eramanez.

Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /