Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Antiju Morik
  • 15
    ABE
    2016
    ESKOLA FEMINISTA_ IZENA ETA IZANA EZBAIAN

    Abenduaren 23an, 18:00etan bibliotekan eskola feminista izango da. Oraingoan, IZENA ETA IZANA EZBAIAN gaia landuko dugu. Hizlaria, Saioa Iraola izango da.

    Emagin eta Euskal Herriko Bilgune Feministak elkarlanean sortutako gida praktikoaren aurkezpena egingo da. Bertan, ponte-izenen inguruan egon diren gogoeta feministak zabaldu bizipenetatik abiatuta izenen aukeraketetan egon diren arrazoiak jaso, egungo izendegiaren arautzea ikuspegi feministatik begiratzeko parada eskaini, izenen binarismoaren inguruko gogoeta zabaldu eta, izenak jartzeko arautegian, zirrikituak azalarazi eta desobedientziarako ateak irekitzea dira gure asmoak.

  • 25
    MAI
    2016
    0
    EKONOMIA FEMINISTA TAILERRA

    Krisi testuinguru honetan, genero ardura natrualizatuak egonkortzen ari dira. Ekonomia feminista tailer honen bitartez, generoak duen dimentsio sozioekonomikoan sakonduko dugu. emakumeak eta gizonak ekonomian kokatzeaz haratago, feminitatea eta maskulinitatea ekonomian nola eraikitzen den ikusiko dugu. Bizitza prekarioetatik bizitza gozagarrietara salto egiteko lehen pausuak emtako tailerra dugu hau.

    Saio teoriko praktikoa izango da. Ekonomia feministaren proposamenak behin azalduta, helburua litateke, hainbat dinamiken bitartez gure buruak aurkitzea sistema ekonomiko honetan. Ekonomia bera gure azaletan gorputzetan sentitzea. Bakarkako ariketa praktikoak, taldeko ariketa eta eztabaidetan oinarritzen da tailerra.

  • 4
    MAR
    2016
    MARTXOAK 8. EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

    Adi feministak!

    Urtero bezala OIARTZUNGO FEMINISTEN ASANBLADAK martxoaren 8aren inguruan egitaraua antolatu du.

  • 6
    URR
    2015
  • 27
    UZT
    2015
  • 4
    EKA
    2015
    EUSKAL HERRIKO EMAKUMEEN MUNDU MARTXA 2015

    Herrian Emakumeen Mundu Martxarekin modu aktiboan parte hartu nahi dugu, eta horregatik, EKAINAREN 9an, 19:00etan, udal pelno aretora gonbidatzen zaituztegu zu eta zure etxekoak gurekin batera Emakumeen Mundu Martxa antolatzera.

  • 5
    MAI
    2015

    AZMARRIN eta ANTIJU MORIK taldeak elkarlanean Maiatzaren 13an 19:00etan udaletxeko areto nagusian "EKONOMIA SOZIALA ETA FEMINISTA" hitzaldi eta solasaldia antolatu dugu.

    Jendartean oinarritutako ekonomia: ekonomia feminista eta ekonomia solidarioa burujabetzarako tresnak gaiaz hitz egitera etorriko dira Arantza Fernandez Plaza eta Zaloa Perez, REAS Euskadi eta Ekosolfem taldeko kideak. Ondoren solasaldi irekian parte hartzeko aukera egongo da.

    EKONOMIA SOZIALA ETA FEMINISTA
  • 13
    API
    2015

    Albiste txarrekin gatoz. Azken egunetan Oiartzunen hiru eraso sexista salatu dituzte. Horregatik, datorren asteazkena, apirilak 15, 19:30ean txoko feministan burutuko dugun kontzentraziora gonbidatzen zaituztegu.

    Erantzun diezaiegun ERASO SEXISTA guztiei! Adierazi dezagun ozen nazkatuta gaudela, haserre gaudela!!

    ERASO SEXISTARIK EZ! EZ OIARTZUNEN EZ INON!

  • 28
    OTS
    2015
    ASKO DUGU EGITEKO, ASKO GARA EKITEKO!

    Aurten ere, martxoaren 8a dela eta, OIARTZUNGO FEMINISTEN ASANBLADAK (killirikupe, helta, antiju morik, ernai eta norbanakoez osatuta) borroka, festa, aldarria eta formakuntza uztartuz egitarau polita osatu dugu.

    Bertan topatuko garelakoan, laster arte!!

<< 2017, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  12
 
345
 
6
 
7
 
8910
 
1112
 
13
 
141516171819
2021222324
 
2526
27
 
282930
 
   
       

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /