Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Antiju Morik
  • 4
    EKA
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    EUSKAL HERRIKO EMAKUMEEN MUNDU MARTXA 2015

    Herrian Emakumeen Mundu Martxarekin modu aktiboan parte hartu nahi dugu, eta horregatik, EKAINAREN 9an, 19:00etan, udal pelno aretora gonbidatzen zaituztegu zu eta zure etxekoak gurekin batera Emakumeen Mundu Martxa antolatzera.

    1995ean Quebeceko emakumeen mugimenduak Ogia eta Arrosak martxa egin zuen. Haren ondorioz, Emakumeen Mundu Martxa sortu zen, emakumeek pairatzen duten pobrezia eta bortxakeria desagerrarazten saiatzen diren lantaldeak elkartzen dituen nazioarteko mugimendu feminista. Bost urtean behin, hainbat herrialdetako milaka emakume mobilizatzen dira.

    Ibilbide honi ekin zionetik, Emakumeen Mundu MArtxak argi du bortxakeria eta pobreziaren aurkako borroka eredu kapitalistari egin beharreko kritikarekin uztartu behar dela, emakumeak garelako politika neoliberal basatien biktima nagusiak.

    2015ean Nazioarteko 4. ekintza egingo dugu, lema honekin: Geure Gorputzak, Geure Lurraldeak. Martxarekin jarraituko dugu guztiok libre izan arte. Martxoaren 6tik urriaren 17ra bitarte, herrialde guztietako milaka emakumek munduari erakutsiko diegu zer-nolako alternatiba feministak proposatzen ditugun eredu kapitalista eta heteropatriarkalaren aurrean.

    Europan, karabana feminista bat abiatu zen Kurdistandik martxoaren 8an, eta kontinente osoan zehar ibiliko da. Urriaren 17an amaituko du ibilbidea, Coimbran. Karabanaren helburuak honakoak dira:

    • Emakumeak bizi ditugun askotariko indarkeria-motiak ikustaraztea eta salatzea.
    • Honezkero eraikitzen ari garen alternatibak sustatzea eta ikusgai egitea.
    • Emakumeek gauzatzen ari garen erresistentzia munduari erakustea.
    • Gure mugimedua indartzea eta zabaltzea.

    Karabana hori Euskal Herritik pasako da irailaren 28tik urriaren 4ra bitarteko astean, eta gure eskualdean irailaren amaieran egongo da.

    Herrian Emakumeen Mundu Martxarekin modu aktiboan parte hartu nahi dugu, eta horregatik, ekainaren 9an, 19:00etan, udal pleno aretora gonbidatzen zaituztegu zu eta zure etxekoak gurekin batera Emakumeen Mundu Martxa antolatzera.

    Animatu eta parte hartu!!

     

     

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /