Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Antiju Morik
  • 25
    MAI
    2016
    0
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    EKONOMIA FEMINISTA TAILERRA

    Krisi testuinguru honetan, genero ardura natrualizatuak egonkortzen ari dira. Ekonomia feminista tailer honen bitartez, generoak duen dimentsio sozioekonomikoan sakonduko dugu. emakumeak eta gizonak ekonomian kokatzeaz haratago, feminitatea eta maskulinitatea ekonomian nola eraikitzen den ikusiko dugu. Bizitza prekarioetatik bizitza gozagarrietara salto egiteko lehen pausuak emtako tailerra dugu hau.

    Saio teoriko praktikoa izango da. Ekonomia feministaren proposamenak behin azalduta, helburua litateke, hainbat dinamiken bitartez gure buruak aurkitzea sistema ekonomiko honetan. Ekonomia bera gure azaletan gorputzetan sentitzea. Bakarkako ariketa praktikoak, taldeko ariketa eta eztabaidetan oinarritzen da tailerra.

    HELBURUAK:

    - Ekonomiaz jabetzea, eztabaida teknikoak izatetik eztabaida politikora salto egitea.

    - Gure buruak eta gorputzak sistema ekonomiko honetan aurkitzea.

    - Kapitalismoaren eta heteropatriarkatuaren arteko loturaz hausnartzea.

    - Ekonomian dugun papela jabetu eta ahalduntzea, batez ere krisi testuinguru honetan.

    - Biziztzaren iraunkortasunaren proposamena jaso eta bizitza zentroan jartzeko lehenengo pausuak ematea.

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /