Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Antiju Morik
  • 28
    OTS
    2015

    Bihar, martxoak 1, 11:00etan LILATON emakumeen lasterketa herrikoia abiatuko da Donostiako Boulevardetik.

    Donostiara joateko 9:30ean plazatik ateratzen den autobusa hartuko dugu.

    Oiartzuarron argazkia aterako dugu 10:15ean Bretxako merkatuaren aurrean! Animatu!!!

    Eskura badauzkazu, jantzi antiju morik eta kamixeta more polit hori! Bestela guk ere eramango ditugu ale batzuk.

    GORA EMAKUME KORRIKALARIAK!!

    Bihar arte!

  • 19
    OTS
    2015
    ARRAKALA dokumentalaren proiekzioa eta eztabaida

    Bihar, otsailak 20, arratsaldeko 18:00etan ARRAKALA zirrikitu bat haitzean dokumentalaren proiekzioa eta eztabaida kiroldegiko bilera gelan.

    Antolatzaileak: ERNAI eta ANTIJU MORIK

     

  • 16
    URT
    2015
    URTARRILAREN 19an, 19:00etan LILATONerako lehenengo entrenamendua

    Iada aurtengo 26.LILATON emakumeen lasterketa herrikoiak badu egun markatua, martxoaren 1ean Donostiako kaleak emakumez beteko dira.

    Aurten ere, elkarrekin entrenatzeko gonbitea egin nahi dizuegu. Urtarrilaren 19tik aurrera, astelehenero eta ostegunero kiroldegian elkartuko gara 19:00etan elkarrekin entrenatzeko.

    Bertan ikusiko garelakoan, laister arte!!

  • 11
    ABE
    2014
    BI ERAILKETA SEXISTA EUSKAL HERRIAN!!!!!!

    Atzo Abadiñon bi emakume, ama-alaba, haren gizon eta suhiak erail zituen!!!!!!!

    NAZKATUTA gaude, Haserre ez, oso haserre. Beste behin ere emakumeon aurkako indarkeria kasu baten aurrean gaude. Kontziente gara, emakumeon aurkako indarkeriak ez duela etenik, eta honen aurrean ezin dugu gure amorrua, nekea eta haserrea besterik adierazi.

    Beraz, ozen diogu: nazkatuta gaude eta ez gara isilduko!! Emakumeok aske bizitzeko eskubidea dugulako!!

    Bihar, ABENDUAK 12, ostirala, 19:30ean herriko plazan dagoen txoko feministan kontzentrazioa burutuko dugu.

    Zabaldu deialdia zure inguruan ahalik eta gehien... bete dezagun bihar herriko plaza!!!

  • 26
    AZA
    2014
    OIARTZUNGO ESKOLA FEMINISTA

    Ikasturte honetako eskola feministari ateak irekiko dizkiogu ostiral honetan!!!!!

     

    MAITASUNETIK ETA MAITASUNEZ IRAULTZA

    Maitasun erromantikoa arrakalatzen

    Ainara Santamariak gidatua

     

    AZAROAK 28, 18:00etan udaletxeko areto nagusian

     

    Bertan ikusiko garelakoan... ostiral arte!!!

  • 6
    AZA
    2014

    Gasteizen emakume bat erail du bere bikoteak!

    Osteguna, azaroak 6, 19:30ean herriko plazako txoko feministan elkartuko gara erailketa hau salatzeko.

    ASKI DA!! EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARIK EZ!

    ERAILKETA MATXISTA EUSKAL HERRIAN!
  • 28
    UZT
    2014
    XANIXTEBANETAKO EGUN FEMINISTA!

    Xanistebanak ate joka ditugu eta aurtengoan txosna feminista jartzeaz gain feseten egitarauari egun feminista gehitu nahi izan diogu.

    Abuztuak 4 izendatu dugu EGUN FEMINISTA!!! Apuntatu agendan beraz!

    18:00-19:30. LIGOTEO SANO TAILERRA antolatu dugu txosna gunean.

    21:00. AFARI FEMINISTA txosna gunean (sarrerak Amazkarren egongo dira 12€ren truke).

     

    Honetaz gain, egunero TXOSNA FEMINISTA irekiko dugu eta bertan, giro onaz gozatzeko aukera, feminista berriak ezagutzeko parada...izango duzue.

     

    GORA FESTA FEMINISTAK!!!

     

    Ah, eta Xanistebanetan ere ez ahaztu... JANTZI ANTIJU MORIK!!!

  • 24
    EKA
    2014
    EKAINAK 28: SEXU ASKATASUNAREN EGUNA!!

    Ekainaren 26an, 18:00etan "estereotipoak hausten" DOKUMENTALA pleno aretoan eta zuzendariarekin hizketaldia. 19:30ean PINTXO-POTEA sexu askatasunaren alde.

    Ekainaren 28an 19:00etan manifestazioa donostian.

    Oiartzunen ere HETEROARAUARI DESOBEDIENTZIA!!

  • 19
    MAI
    2014
    Ostiral honetan ikasturteko azken ESKOLA FEMINISTA ETA AMAIERA FESTA!

    Kaixo lagun!

    Hemen da ikasturte honetako azken eskola feminista! "Zer da feminismoa?" izango da gaia eta Miren Guillo Bilgune Feministako kideak gidatuko du. 17:30ean bilduko gara kiroldegiko bilera gelan, 20:00ak bitarte. Ondoren, 20:30ean eskola feministaren amaiera festatxoa izango dugu plazan, pintxoak, tragoak, oroigarri banaketa... giro bikaina!

    Ez ezazu galdu,Oiartzun more bihurtzera goaz!

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /