Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Antiju Morik
  • 3
    API
    2014

    Udaldetxoko futbol zelaiko pareta bat margotuko dugu herriko artista batek egindako marrazkiarekin. Auzolanean margotuko nahi dugu. Horregatik, zabaltzen dugu deialdia, ostiral honetan, apirilak 4, 17:30ean bertan elkartuko gara.

    Margotzeko beharrezkoa den materiala gure kontu! Hori bai, etxean duzuen zerbait ekarri nai baduzue ongi etorria izango da!

  • 29
    MAR
    2014
    APIRILAK 5 MANIFESTAZIO NAZIONALA "Gure gorputza gure erabakia"

    Euskal Herriko mugimendu feministak deituta, APIRILAK 5, 17:30etan Iruñeako Golem zinemetatik MANIFESTAZIO NAZIONALA aterako da abortatzeko eskubidearen alde "Gure gorputza gure erabakia" lemapean.

    Bertaratzeko, oarsoaldeko mugimendu feministak autobusa antolatu du. Oiartzundik, 15:00etan aterako da autobusa liburutegitik. Txartelak salgai daude iada Amazkar eta Txokolategian.

    Manifestazioa bukatu ondoren autobusak herrira bueltan ekarriko gaitu.

    Bete ditzagun Iruñeako kaleak!!

     

  • 19
    MAR
    2014
    ERAILKETA MATXISTA EUSKAL HERRIAN!!

    Berri txarrekin gatoz. Jakingo duzuen bezala, astelehenean, martxoaren 17an, emakume baten gorpua aurkitu zuten indarkeria zantzuekin itota Mungian. Ertzaintzak bere bikotekide ohia atxilotu du. Gizonak genero indarkeriagatik aurrekariak zituen.

    Eraso larri honen aurrean ez gara isilik geldituko, kalera atera behar gara, eta beraz, di egiten dizuegu gaur, martxoak 19, asteazkena, arratsaldeko 19:30ean Txoko Feministan (plazan) egingo dugun kontzentraziora.

    ASKI DA!! ERASO GEHIAGORIK EZ!!

  • 4
    MAR
    2014
    Martxoak 8, Emakume langilearen nazioarteko eguna. EGITARAUA!!

    Emakume langilearen nazioarteko eguna da martxoaren 8a. Hori dela eta Oiartzungo emakume feministen asanbladak azken urteetan bezala egitarau oparoa antolatu du.

    Egun hauek formakuntzarako, aldarrikapenerako, feministok elkar topatzeko... baliatu nahi izan ditugu. Beraz, ekimenen batean (edo guztietan) elkar topatuko garelakoan... jaso besarkada feministak!!

  • 17
    OTS
    2014

    Urtarrilaren 20az geoztik, astelehen eta ostegunero LILATON emakumeen lasterketa herrikoian ateratzeko elkarrekin entrenatzen ari gara.

    Hasieratik adierazi izan dugu ez garela kirolariak, feministak baizik!!! Eta lehen momentutik esan dugu eguraldi txarragatik ez garela etxean geldituko eta beraz... aurrerantzean ere, eguraldi txarra eginez gero, zirak jantzi eta korrika jarraituko dugu!!!

    Oraindik, entrenatzen hasi ez bazara ere garaiz zabiltza!! Hiru aste dituzu entrenatzeko!! Gurekin entrenatu nahi baduzu... gogoratu... astelehen eta ostegunro 19:00etan kiroldegitik ateratako gara!! Bertan elkar ikusiko dugulakoan... laister arte!!

    Lilatoiko entrenamenduak
    Azken asteetako entrenamendu bateko argazkia.
  • 17
    OTS
    2014
    Lilaton lasterketan izen ematea.

    ANTIJU MORIK taldearen izenean atera nahi? Apunta zaitez otsailaren 23a baino lehen Amazkar eta Txokolategian.

    Ia lilatongo talde handiena izatea lortzen dugun!!

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /