Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzungo Antzerkizale Elkartea
  • 20
    OTS
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Edgar Allan Poeren lan batean oinarritua dago antzezlana

    Atx teatroaren Bihotz salataria izango da igandean

    Datorren igandean (hilak 26), Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak antolatuta, antzerki emanaldia izango da udaletxeko areto nagusian. Atx teatroak Bihotz salataria lana eskainiko du.

    Edar Allan Poe idazlearen testua egokitu  eta interpretatu du Iñaki Ziarrustak. Oihu bat entzunda, polizia heltzen da etxe batera. Bertan, hiltzaileak etxea erakutsi eta bere hilketa perfektua ezkutatzen du, harik eta bihotz bat taupadaka hasten den arte... 

    Saioa 19:00etan hasiko da eta sarrerak 5 € balioko du.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /