Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzungo Antzerkizale Elkartea
  • 23
    MAI
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Gure herria lana larunbatean eta igandean antzeztuko dute

    Txinalkaren antzerki emanaldiak izango dira asteburuan

    Txinalkak, herriko helduen antzerki taldeak, datorren asteburuan Gure herria lana aurkeztuko du oholtza gainean.

    Aurten, Thornton Wilder dramaturgoa estatubatuarrak 1938an idatzi zuen Gure herria lanaren moldaketa aurkeztuko dute, Oiartzunera egokituta. Tessa Andonegi zuzendari dutela jardun dute ikasturte guztian zehar.

    Oholtza gainean egongo diren 14 aktoreak hauexek dira: Udane Altuna; Pili Arbelaitz; Usoa Arbelaitz; Jesus Gonzalez; Nati Gonzalez; Amaia Ibarguren; Arantzazu Jorge; Peli Korta; Joxe Migel Lopez; Marga Maritxalar; Luix Mitxelena; Martin Otazo; Izaro Otxoa eta Ekain Susperregi.

    Larunbateko saioa: 21:00etan, udaletxeko areto nagusian.

    Igandeko saioa, 19:00etan udaletxeko areto nagusian.

    Sarrera 5 €tan egongo da salgai.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /