Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzungo Antzerkizale Elkartea
  • 14
    AZA
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Bi lan izango dira saio berean, Pasaiako eta Errenteriako antzerki talde amateurrenak

    Ikasturteko lehenengo antzerki-emanaldia, igandean

    Igande honetan (AZAROAK 19) 2017/2018 ikasturteko antzerki programazioarekin hasiko gara.

    Lehenengo saioan, Errenteriako eta Pasaiako antzerki-talde amateurrak izango ditugu gurean beren lanak eskaintzen, saio berean: Maskarak (Antzerkilabea) eta Maita zera ere (Hamaika Buelta):  

    MAITA ZERA ERE (Hamaika buelta):

    Sinopsia:


    Kimika hutsa garela diote. Maitasuna. Modu batean edo bestean danoi egin, eragin edo desegiten gaituena.

    Maritxu eta Bartoloren istorioa aintzat hartuta, gorputzean darabilzkigun sentimendu eta sentsazioek beteko dute antzokia. Protagonistek, maitasuna defendatuko dute guztiaren gainetik, inguruak jartzen dizkien oztopoak gainditzeko asmoz.

    Hori ez bada, zer da, ba maitasuna?

    Fitxa Artistikoa
    Sortzailea: Badia Antzerki Eskolako Helduen taldea
    Zuzendaria: Iñigo Ortega
    Testua: Antzezle taldea
    Aktoreak: Udane Migeltorena, Lierni Hernandez, Itsaso Pagadizabal, Ibon Agudo, Arrate Hernandez eta Ainhoa Mariezkurrena.

    MASKARAK (Antzerkilabea): Errenteriako Helduen Antzerki Taldearen emanaldia, Arkaitz Gartziandia eta Miren Alcala zuzendarien gidaritzapean.

    Ohi bezala, 19etan hasiko da emanaldia, pleno aretoan.

<< 2018, apirila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
2
 
345678
 
9
 
10
 
11
 
1213
 
1415
1617181920
 
2122
232425
 
26
 
27
 
2829
 
30
 
      

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /