Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzungo Antzerkizale Elkartea
  • 28
    MAI
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Bi egunetan izango dira saioak, larunbatean eta igandean

    Txinalkak lana aurkeztuko du asteburuan

    Datorren asteburuan Txinalka, herriko helduen antzerki taldeak urteko emanaldia eskainiko du.

    Bi egunetan (larunbatean eta igandean) izango dira emanaldiak. Larunbatekoa 20:00etan izango da eta igandekoa, 19:00etan. Sarrerak 5 €tan salduko dira.

    Aurtengoan, Achille Campanile dramaturgo italiarraren Futbol-partida taularatuko dute. Orereta Ikastolako Aitzpea Aizpurua irakasleak eta haren ikasleek euskaratutako lana da eta lehenengo aldiz emango da euskaraz, beraz, ESTREINALDI MUNDIALA izango da.

    Taldea aktore hauek osatzen duten: Udane Altuna; Pili Arbelaitz; Usoa Arbelaitz; Jesus Gonzalez; Nati Gonzalez; Amaia Ibarguren; Izaskun Llona; Marga Maritxalar; Luix Mitxelena; Martin Otazo; Izaro Otxoa eta Ekain Susperregi. Zuzendaria Tessa Andonegi izan dute.

<< 2018, ekaina >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    123
4
 
56
 
78910
 
11
 
121314151617
18
 
192021
 
22
 
2324
 
252627
 
282930
 
 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /