Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzungo Antzerkizale Elkartea
  • 11
    OTS
    2016
    0

    Datorren igandean, hilak 21, arratsaldeko 19:00etan Tartean Teatroa Antzerki Konpainiaren eskutik PANKREAS antzezlana ikusiko dugu udaletxeko areto nagusian. Joseba Apaolaza, Mikel Martinez eta Patxo Telleria arituko dira oholtza gainean. Sarrerak beti bezala egunean bertan salgai 5 €-ren truke.

    Otsaileko antzerkia: PANKREAS
  • 11
    URT
    2016
    0
    Antzerkia igandean: AMICO

    Igandean, hilak 17, arratsaldeko 19:00etan Bubamara Dance Theaterren AMICO antzerzalana ikusiko dugu udaletxeko areto nagusian. Ion Barbarin eta Txori García Uriz arituko dira oholtza gainean, eta lengoaia koreografikoan eta keinuetan oinarritutako obra eskainiko digute. Sarrerak beti bezala egunean bertan salgai 5 €-ren truke.

  • 17
    ABE
    2015
    0

    Igandean, hilak 20, haurrentzako antzerkia izango dugu udaletxean  18:00etan: SIALUK, HARTZ TXIKIAREN BIDAIA. Sarrerak bertan egongo dira salgai, 3€-ren truke haurrentzat eta 5€ helduentzat.

    Antzerkia igandean: SIALUK, HARTZ TXIKIAREN BIDAIA
    Argazkia: En La Lona
  • 23
    AZA
    2015
    0

    Igande honetan, azaroak 29, 5' inahalak antzerki taldearen eskutik Koñots Ulia antzerkia ikusteko aukera izango dugu udaletxeko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak beti bezala bertan egongo dira salgai 5 €ren truke.

    KOÑOTS ULIA antzezlana igandean udaletxean
  • 16
    URR
    2015
    0

    Ikasturte berriko antzerki-programaketari hasiera emateko, Atx Teatroaren Arren Ganbara eta Emeen Sotoa antzezlana ikusteko aukera izango dugu datorren igandean, hilak 25, Udal Areto Nagusian arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak 5 euroren truke eskuratu ahal izango dira udaletxean egunean bertan. Etorri antzerkiaz gozatzera!

    ARREN GANBARA ETA EMEEN SOTOA hilak 25ean udaletxean
  • 5
    URR
    2015
    0

    Urriaren 25etik aurrera, hilero-hilero izango dugu berriro ere herrian bertan antzerkiaz gozatzeko aukera. Antzerkizaleok adin eta gustu guztietarako programazioa antolatu dugu, edo horretan saiatu gara behintzat. Euskal Herriko hainbat txokotako euskal antzerkigintza ikusteko aukera izango dugu udaletxeko areto nagusian eta, noski, urtero bezala, Txinalkaren lanaz (Oiartzungo Antzerki Taldea) eta herriko gaztetxoek antzerki-eskoletan prestatutakoaz gozatzeko aukera ere izango dugu.

    Martxan da denboraldi berriko antzerki-programa!!
    "Arren ganbara eta emeen sotoa" antzezlaneko une bat
  • 29
    EKA
    2015
    0

    Datorren ostiralean, uztailak 3, Lezoko Orratx Antzerki Taldearen azken lana ikusteko aukera izango dugu. Oraingo honetan Kale Hop izeneko kale-antzerkia eskainiko digute Orratxeko kideek, tartean Edurne Agirrezabala oiartzuarrak. Emanaldia gaueko 22:00etan izango da, Done Eztebe plazan, doan.

    KALE HOP kale-antzerkia ostiralean herriko plazan
  • 2
    EKA
    2015
    0

    Datorren igandean, hilak 7, arratsaldeko 19:00etan Lauka antzerki taldearen Amodioaren Ziega antzezlana ikusteko aukera izango dugu Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan. Sarrerak beti bezala 5€-ren truke eskuratu ahal izango dira udaletxean bertan.

    AMODIOAREN ZIEGA antzezlana igandean udaletxean
  • 26
    MAI
    2015
    0
    KALE NAGUSIA 14 Oiartzungo Txinalka antzerki taldearen eskutik

    Datorren asteburuan herriko helduen antzerki taldearen (Txinalka) antzezlanaz gozatzeko aukera izango dugu udaletxeko areto nagusian. Aurtengoan ere saio bikoitza egingo dute herriko artistek, larunbatean, hilak 30, 21:00etan eta igandean, hilak 31, 19:00etan. Sarrerak egunean bertan egongo dira salgai udaletxean, 5€ren truke.

     


     

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /