Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzungo Antzerkizale Elkartea
  • 20
    API
    2015
    0

    Datorren igandean, hilak 26, Metrokoadroka kolektiboaren eskutik Su Izan Nahi antzezlana ikusteko aukera izango dugu udaletxeko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Oholtza gainean hurbil hurbilekoak zaizkigun aktoreak izango ditugu, Idoia Beratarbide eta Oier Guillan besteak beste. Sarrerak udaletxean bertan egongo dira salgai 5 €-ren truke.

    SU IZAN NAHI: hildakoak, senideak eta maskotak
  • 9
    MAR
    2015
    0

    Datorren igandean, hilak 15, Dxusturi Teatroaren eskutik Konpota antzezlana ikusteko aukera izango dugu udaletxeko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sarrerak bertan egongo dira salgai 5 €-ren truke.

    KONPOTA antzezlana datorren igandean
  • 4
    OTS
    2015
    0
    AMETS ZIRKOA SALGAI antzezlana otsailaren 15ean

    Datorren otsailaren 15ean Aldatzen Laguntzen taldearen lana ikusteko aukera izango dugu udaletxeko pleno aretoan arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Akats baten ondorioz, antzerki programazioa azaltzen duen liburuxka eta flyerretan hilaren 8rako iragartzen da, baina esan bezala hilaren 15ean dugu hitzordua antzerkizaleok. Sarrerak 5 €tan egongo dira salgai egunean bertan udaletxean.

  • 6
    URT
    2015

    19tan izango da emanaldia, udaletxeko areto nagusian

    Igandean, Kabia Teatroaren ITZALA
  • 23
    ABE
    2014
    0

    Oiartzungo Antzerkizale taldeak antolatutako antzerki-programaren baitan, abenduko saioa izango dugu larunbat honetan, hilak 27, Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan. Oraingo honetan Dejabu Panpin Laborategiaren Azken Portua antzezlana ikusteko aukera izango dugu oholtza gainean. Saioa arratsaldeko 17:30etan izango da, eta sarrerak Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian eta egunean bertan udaletxean eskuratu ahal izango dira 5€ren truke helduentzat, eta 3€ren truke haurren kasuan. Antzezalana 4 urtetik gorako haurrentzat gomendatua dago.

    Azken Portua haur-antzerkia larunbatean
  • 17
    AZA
    2014
    0
    Orratx! antzerki taldearen "Hariak" antzezlana igandean udaletxean

    Oiartzungo Antzerkizale Taldeak osatutako antzerki-programaren baitan, Lezoko Orratx! taldearen Hariak lana ikusteko aukera izango dugu datorren igandean, hilak 23, Udal Areto Nagusian arratsaldeko 19:00etan. Edurne Agirrezabala oiartzuarra da aktoreetako bat. Sarrerak 5 euroren truke eskuratu ahal izango dira Amazkarren, Garmendi Txokolategian eta baita egunean bertan udaletxean ere.

  • 30
    URR
    2014
    0
    Familiyan izenin? antzezlana ikusteko bigarren aukera igandean

    Helduen antzerki taldeak aurreko ikasturtean prestatutako antzezlana ikusteko aukera izango da berriro ere igandean, hilak 2, 19:00etan Udaletxeko areto nagusian. Izan ere, maiatzan egindako emanaldian ikusle asko kanpoan gelditu ziren eta, beraz, ikusteko gogoz gelditu zirenek aukera berri bat izango dute igandean.

  • 29
    ABU
    2014
    0
    Helduen Antzerki Taldeko matrikulazioa zabalik irailaren 1etik 12ra

    Oiartzungo Helduen Antzerki Taldean parte hartu nahi baduzu, irailaren 1etik 12ra eman dezakezu izena. Astelehenetik aurrera izen emate orriak eskura egongo dira liburutegian, udaletxean, kiroldegian, Makutxon, Amazkarren, Garmendi txokolategian eta anbulategian.

  • 22
    UZT
    2014
    0

    Arizmendi-eneako emanaldiko irudiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /