Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Oiartzungo Antzerkizale Elkartea
  • 12
    UZT
    2014
    0

    Oiartzungo Antzerkizale taldeak antolatutako antzerki-programaren baitan, uztaileko saioa izango dugu datorren ostiralean , uztailak 18, Arizmendienea etxeko Lorategian (Fermiñene ondoan). Oraingo honetan Rouge Eléa konpainiaren "Ronde-Bi ahizpa" ikuskizuna ikusteko aukera izango dugu, bi aire-akrobata eta musikari bat biltzen dituen pieza dantzatua. Zirkoa, antzerkia, dantza eta zuzeneko musika uztartzen ditu ikuskizunak. Sarrerak bihartik aurrera 5€-ren truke eskuratu ahal izango dira Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian eta egunean bertan baita Arizmendienean ere. Oraingo honetan, saioa 21:00etan izango da.

    "Ronde-Bi ahizpa" ikuskizuna hilak 18an Arizmendienean
  • 28
    MAI
    2014
    1

    Helduen Antzerki Taldearen lanaren argazkiak

  • 27
    MAI
    2014
    0
    "Izarrak Marrazten" antzezlana ekainak 1ean udaletxean

    Oiartzungo Antzerkizale taldeak antolatutako antzerki-programaren baitan, ekaineko saioa izango dugu igande honetan, ekainak 1, Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan. Oraingo honetan Durangoko Karrika talde amateurra igoko da oholtza gainera. Beti bezala saioa arratsaldeko 19:00etan izango da, eta sarrerak 5€-ren truke eskuratu ahal izango dira Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian eta egunean bertan baita udaletxean ere.

  • 26
    MAI
    2014
    0

    Saio guztietara jendetza hurbildu da

    Antzerki aste arrakastatsua!
  • 15
    MAI
    2014
    0
    Herriko antzerki taldeen lanak ikusteko aukera izango da maiatzaren 20tik 25era

    Maiatzaren 20tik 25era, Oiartzungo antzerki taldeen emanaldiak izango dira. Emanaldi guztiak udaletxeko areto nagusian izango dira, dohainik. Guztira, herriko lau taldek eskainiko dituzte beren lanak. Hauek dira antzezlanen sinopsiak:

  • 9
    MAI
    2014
    0
    Herriko antzerkilarien txanda iritsi da!
    Helduen antzerki taldea, iaz

    Maiatzan zehar herriko haur, gazte eta helduen antzerki taldeek prestatutako antzezlanak ikusteko aukera izango dugu udaletxeko pleno aretoan. 

  • 22
    API
    2014
    "Maddi eta Antton" haur-antzerkia, larunbatean udaletxean

    ZuOndoan proiektuak harrera familien errealitatea gizarteratzeko sortutako antzezlana izango dugu larunbatean, hilak 26, udaletxeko pleno aretoan. Iñigo Aranbarri eta Itziar Elias aktoreak ikusiko ditugu oholtza gainean, arratsaldeko 17:00etan. Sarrera dohainik da.

  • 12
    MAR
    2014
    Ta oain ze? Ainhoa Alberdi aktoreak azalduta

    TTak Teatroko Ainhoa Alberdi 'Ta oain ze?' antzezlaneko protagonista euren lanari buruz Oiartzun Irratian

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.oiartzunirratia.org/fitxategiak/article/2153/TA OAIN ZE Ainhoa Alberdi 2014-03-12.mp3

  • 9
    MAR
    2014
    0
    Antzerkirako sarrerak salgai gaurtik aurrera Amazkarren eta txokolategian

    Datorren igandean, martxoak 16, Ttak Teatroaren eskutik Ta oain ze? antzezlana ikusteko aukera izango dugu udaletxeko pleno aretoan, arratsaldeko 19:00etatik aurrea. Gaurtik aurrera sarrerak salgai daude Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian, eta igandean udaletxean bertan ere izango da sarrerak eskuratzeko aukera. Sarrerak 5€-ren truke daude salgai.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /