Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Arraztalo
  • 28
    URR
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Zein kolore du buru-gaixotasunak? - Tailer irekiak Oarsoaldean

    Arraztalo eta Aldura Elkarteek elkarlanean buru-gaixotasunen inguruko tailerrak antolatu ditugu Oarsoaldean. Tailer hauen helburua herritarrek buru-osasunari eta gaixotasun psikikoei buruz duten ikuspuntua ezagutu eta biltzea da. 

    Orain arte hitzaldiak antolatu izan ditugu gai honen inguruan lanean dabiltzan adituekin. Ekintza horiek interesgarriak izan diren arren, beste pauso bat emateko garaia dela uste dugu. Horregatik, gure inguruko herritarren iritziak entzun, gure ikuspuntua azaldu eta hausnarketa kolektiboa egiteko bereziki prestatutako tailerrak antolatu ditugu. Gaixotasun psikikoa duten pertsonen esperientziak entzunez eta gizarteak buru-gaixotasunaren inguruan dituen ideia nagusiak laburbilduz, gaia era dinamikoan landu ahal izango dugu.

    Gizartean buru-osasunaren inguruko kezka handitzen ari den honetan, horrelako ekintzetan herritarren parte-hartzea garrantzitsua dela uste dugu. Horregatik, gaixotasun psikikoarekin aurretik kontaktua izan duten eta izan EZ duten herritarrak gonbidatu nahi ditugu gure tailerretara. Horrez gain, erakunde publikoetako ordezkari eta langileak, elkarteetako ordezkariak eta ikastetxeetako ordezkariak ere animatu nahiko genituzke parte hartzera.

    Tailer berdina Oarsoaldeako lau herrietan antolatu dugu ahalik eta pertsona gehienek parte-hartzeko aukera izan dezaten. Honako data eta lekuetan izango dira:

    • Oiartzunen, azaroaren 3an, 18:30ean Liburutegiko aretoan.
    • Errenterian, azaroaren 10ean, 18:30ean Merkatuzarren.
    • Lezon, azaroaren 24ean, 18:30ean Kultur Aretoan.
    • Trintxerpen, abenduaren 1ean, 18:30ean Alkateordetzan.

    Tailerrak bi orduko iraupena izango du eta Farapik koordinatuko ditu. Antolaketan Gipuzkoako Foru Aldundiaren (Gizarte Politikako Saila) eta eskualdeko lau udalen laguntza izan dugu.

     

Kanpaina

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /