Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Arraztalo
  • 23
    AZA
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Prest dugu gaixotasun psikikoei buruz ikas-materiala

    Bi urtez prestatzen aritu ondoren, Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailan buru osasunaren gaia lantzen hasteko material didaktikoa sortu dugu.

    Estatu Batuetan garatutako Breaking the Silence ikas-materialean oinarrituta, euskarazko ikas-materiala sortu dugu Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

    Materialaren helburua gaixotasun psikikoaren gaia pixkanaka ikasleekin lantzen hasteko baliabideak ematea da. Irakasleen erabilerarako da eta ikasleentzat ariketak eta jokoak proposatzen ditu.

    Arraztaloren webgunean dago edonorentzat eskuragarri. Ikas-materiala eta buru-osasunaren gaia bere ikastetxean lantzen hasteko, irakasleak, ikasleak zein gurasoak gurekin harremanetan jar daitezke. Arraztalo Elkartetik jardueren inguruko jarraibideak eta informazio gehigarria emango dizuegu. Gure esperientzia kontatu eta egiten dugun lana azaltzeko ere prest gaude.

    Gure webgunean informazio gehiago irakur dezakezue.

Kanpaina

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /