Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Arraztalo
  • 21
    MAR
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Altzibarko egoitzan izango den bileran, urteko gai garrantzitsuenak errepasatuko dira.

    Arraztalo urteko batzar orokorra egingo du gaur 19:00etan Altzibarko egoitzan. Arraztaloren proiektuaren baitan 2017an zehar egindako ekintzak eta hauen balorazioa azalduko da.

    Horrez gain, 2017ko diru-kontuen eta jasotako diru-laguntzen argibideak ere emango dira. Elkartetik Arraztaloko kideei eta elkartearekin ekintza ezberdinetan parte hartu duten guztiei dei egiten diegu, batzarrera etor daitezen.

    Batzarraren gai-zerrenda honakoa da:

    • Integrazio programa
    • Diru-kontuak eta diru-laguntzak
    • 2017ko sentsibilizazio ekintzak
    • Enplegu Zentru Berezia
    • Aldura
    • Eskari-galderak

    Gai hauei eta gehiagori buruzko informazioa 2017 urteko txostenean aurki dezakezue.

Kanpaina

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /