Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Arraztalo
  • 1
    MAR
    2014
    0
    Oiartzungo gaixo psikikoen elkartea

    Arraztalo gaixotasun mentalak dituzten Oiartzungo pertsonen lan eta gizarte integrazioa lortzeko helburuarekin sortutako elkartea da.

    Oiartzungo gaixo psikikoen hainbat senidek osatzen dugu ARRAZTALO elkartea. 2008ko udaberrian hasi ginen elkartzen eta 2010eko urtarrilan sortu genuen elkartea ofizialki. Familiek euren senide gaixoekin bizitzen duten esperientzia elkarbanatzeko sortu zen, baita gaixotasun psikikoek sortzen dituzten arazoei konponbidea aurkitzeko ere. Ordura arte Oiartzunen ez zen gaixo psikikoen inguruan mugimendu sozialik egon. Arraztalo Elkarteak mugimendu hori sortu du.

    Gure helburuen artean honakoak daude:

    • Duintasunez eta era jasangarrian gaixoak lan munduan duten integrazioa bultzatzeko lan postuen sorrera.
    • Gaixoen bizitza bere osotasunean hobetzeko ekintza psikosozialen garapena.
    • Enplegu Zentro Berezia sortzea tokian-tokiko erakundeen laguntzaz, lan-integrazioa errazteko.
    • Familien artean, esperientziak, hezkuntza eta informazioa partekatzea.
    • Tailerrak, ikastaroak, ekintzak eta terapiak antolatzea.
    • Oiartzungo gaixo psikikoei duintasunez eta era autonomoan bizitzen laguntzea.

    Irabazi asmorik gabeko elkarte bat gara. Familien eta gure inguruko pertsonen auzolanari esker funtzionatzen dugu. Lan eta gizarte integrazioa kudeatzeko eredu herrikoia, gertukoa eta kalitatezkoa eskaintzen dugu.

    Elkartean gaian interesa duen edozeinek parte har dezake, herritar arruntak gara, ez gara ez adituak ezta teknikoak ere, baina gure esperientziak asko balio du besteei laguntzako. Izan ere edonork izan dezake gaixotasun mentalen bat duen senidea.

    Proposamenik, laguntzeko asmorik edo besterik gabe hitze egiteko gogoa baduzu, hona hemen gure KONTUKTURAKO INFORMAZIOA:

    ARRAZTALO ELKARTEA

    Posta helbidea: 17. posta kutxa, 20180 Oiartzun. Gipuzkoa.

    Helbide elektronikoa: arraztalo@gmail.com

    Telefonoa:  634254670

    Egoitza soziala: Martintxo Kalea 1, Altzibar auzoa. 20180 Oiartzun (joan aurretik korreoz edo telefonoz jakinarazi).

     

    Egoitza soziala

    Tailerrak eta biltegia: Larrezabaleta 15-1. Arragua auzoa. 20180 Oiartzun.

    Tailerrak

    HARREMANA





    • Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.

Kanpaina

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /