Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Euskaraldia Oiartzun
  • 20
    IRAI
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    www.euskaraldia.eus atarian edo ostegunetan Fermiñenen
    eman daiteke izena

    Euskaraldia Euskal Herriko 350 herritan gauzatuko da azaroaren 23tik abenduaren 3ra, baita Oiartzunen ere. Gaurtik, izena emateko epea irekita dago.

    Oiartzuarrak Euskaraldian izena emateko prest

    Hasiera ekitaldia egin zen atzo Donez Eztebe plazan eta bildutakoek babesa eman diote Euskaraldia ekimenari. Hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa izango da Euskaraldia. Iraitz Mateo bertsolari eta kazetaritza-ikasleak gidatu zuen atzoko ekitaldia. Euskaraldia zer den azaldu zien hurbildutakoei eta “uste duguna baino jende gehiagorekin egin dezakegu euskaraz” azpimarratu.
    Euskaraldian parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: 16 urte baino gehiago izatea eta euskara ulertzeko gai izatea. Euskaraldia ariketaren protagonistak ahobizi-ak eta belarriprest-ak izango dira. Ahobizien izenean Anton Mendizabalek hitz egin zuen eta Euskaraldiak irauten duen 11 egunetan bakarrik ez, “ondoren ere lehen hitza euskaraz egiteko eta euskaraz dakien guztiari euskaraz aritzeko konpromisoa hartuko dugu” esan zuen. Ahobiziak bezain garrantzitsuak dira belarriprest-ak Euskaraldian. Natalia Iglesias izango da bat. 11 egunetan berarekin euskaraz hitz egitera gonbidatu zituen ingurukoak eta “elkarrizketaren edo egoeraren arabera nik euskaraz edo erdaraz erantzungo dut” azaldu.
    Ahobizi edo belarriprest izatea ez dago hizkuntza gaitasunarekin lotuta, jarrerarekin baizik. Euskaraz ongi moldatzen den herritarra belarriprest izan daiteke, eta aldiz, euskaraz ondo moldatzeko bidean dagoenak ahobizi izatea erabaki dezake, euskararekiko hartuko duen konpromiso mailaren arabera.
    Esan bezala, gaurtik (irailak 20) izena emateko epea irekita dago www.euskaraldia.eus atarian. Ostegunero Fermiñeneko beheko solairuan ere egongo da horretarako aukera 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era.

    Oiartzunek ere badu Hamaikakoa
    Atzo Hamaikakoa osatzen duten guztiak gerturatzerik izan ez zuten arren, Oiartzunek ere baditu Euskaraldiaren enbaxadoreak: Olaia Azpiroz; Marisa Gonzalez; Bassiri Hamadi; Ander Imaz; Izaskun Madariaga; Iraitz Mateo; Xabier Martin; Anton Mendizabal; Luix Mitxelena; Sandra Mosquera eta Harkaitz Oliveira dira.

<< 2018, urria >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
1234567
89
 
1011
 
121314
 
15
 
1617
 
18192021
22
 
23
 
242526
 
2728
29
 
30
 
31
 
    
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /

  • Abenduaren 2tik 17ra egingo den herri-erronkari begira, ideia nondik sortu zen, zer den, zer egingo den, erronkak irauten duen bitarteko datuak... azalduko dira blog honetan.. / Nor gara /RSS