Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Girizia Mendizale Elkartea
  • 19
    OTS
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Aste Santuan EXTREMADURARA BIDAIA

    Aupa kuadrilla!!

    Aste Santuan Extremadurara goaz, animatu bidaian parte hartzera,
    ongi etorria izango zara!!
     

    4 eguneko zeharkaldia  egingo dugu EXTREMADURAtik barrena,
    erkidegoaren ipar aldean kokatzen diren Hurdes eta Sierra de Gata eskualdeetatik
    barrena, 25 bat kilometroko oinezko 4 etapekin.

    Apirilaren 16an asteazkena (arratsaldeko 3tan),  aterako gara eta Apirilaren 21an astelehena,  itzulera eguna izango da,  bisitaren bat tartekatuz.

    Planaren aurrerapen txiki bat egin asmoz: 16an Vegas de Coria herrira iritsiko gara,  17an osteguna Las Mestas (Vegas de Coria)tik Casares de Hurdes-era egingo dugu, 18 an Cerezal (Casares de Hurdes)-etik Caminomorisco-ra, 19an Pinofranqueadotik Robledillo de Gata ra eta 20an Robledillo de Gata – Gata eginez amaituko dugu zeharkaldia.

    Bidaiaren kostua 250eurokoa izango dela, aurreikusten dugu.
    Kopuru honen barne sartzen da: joan etorria autobusez, lau egunetako afaria (Apirilak 17, 18, 19 eta 20), bost eguneko gosaria eta ogia (Apirilak 17, 18, 19, 20 eta 21). Apirilaren 16ko afaria, norberaren kontura izango da eta txoferraren atseden denbora erabiliko dugu afaltzeko.
     

    Parte hartu nahi izango bazenu lehen bailehen izen ematea eskertuko genizueke, jende kopurua aurreikusi eta erreserbak egin ahal izateko. Izen emateko: on-line edo eta posta elektronikoz.

    Informazio gehiago: 943491133an ASTEARTERO 20:30tatik 22:00etara edo eta girizimendi@gmail.com bidez.

<< 2018, uztaila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
23456
 
7
 
8
 
910111213
 
1415
161718192021
 
22
 
232425262728
 
29
 
3031     

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /